euskaltzaleen topagunea archivos - Page 2 of 4 - Euskaltzaleen Topagunea

Uda films taldeak irabazi du hirugarrenez Kameratoia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/30
“Dzanga” gaiari helduta, aurkeztutako 18 taldetatik 13k bete dituzte rallyko irizpide guztiak. Uda films taldeak irabazi du Kameratoia rallyaren lehen saria, hirugarren urtez jarraian, “Tazan” laburrarekin. Durangotik Lekeitiora egin du aurten Rallyak, Euskal Zine Bileran gazteei espazio propioa eskaintzeko. Eta gazteek zinez erantzun dute: 70 gaztetik gora jo eta su aritu dira 48 orduz euskarazko laburrak […]
Irudienearako lanak aurkezteko aukera zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/06
Azken urteotan Durangoko Azokan ikus-entzunekoentzako sortutako gunea martxan da berriro. 2017ko Irudienean lanak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 15erarte. Data hortararte aurkezten diren lanen artean aukeraketa egin eta erabakiko da aurtengo Irudienea gunean zeintzuk lan aurkeztuko diren. Urtero bezala, deialdia ireki da Irudienea gunean lanak aurkeztu eta proiektatzea nahi duten guztiek aukera izan dezaten. Azken urtean […]
 Atsolorrak sorgindu du IV.Benito Ansolako epaimahaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/28
Zaintzaren gizarteratzea eta auzolanaren berreskurapena azpimarratzen ditu Ruben Martinez Rosasek, Ereñotzuko atsolorra errituan ardaztutako dokumental egitasmoan. Urriaren 21ean jasoko du, Euskal Zine Bilerako amaiera ekitaldian, IV. Benito Ansola Saria.
XIII. Kameratoian “dzanga” egiteko izen ematea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/18
Aurten Lekeition ospatuko da, Euskal Zine Bileran gazteentzako espazio berri bat zabalduz. Aurkezpena online egingo da urriaren 20an eta 48 ordu izango dira filmak egiteko. Sari banaketa ekitaldian 2600€ banatuko ditu epaimahaiak, Lekeitioko zine aretoan, urriaren 28an. Izen ematea urriaren 15era arte dago zabalik www.kameratoia.eus en.   Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallya aldaketa garrantzitsu batekin dator aurten Lekeition […]
Laburbira 2018rako filmak jasotzen ari gara
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/08/31
Laburbirarako lanen aukeraketarako lanak abenduaren 15era arte bidali daitezke. 2018ko urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak. Hirugarren urtez, Laburbirarako  deialdi zabala egitea erabaki da, filmak euskaraz egiten dituzten guztiek izan dezaten aukera zirkuiturako euren lanak aurkezteko. Are gehiago, urte osoan zehar ari gara jasotzen sortzaileek bidalitako lanak. Izan ere, zirkuituaren helburu nagusia […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    65 − 55 =