euskaltzaleen topagunea archivos - Topagunea

2019ko Topaldia jardunaldia, euskaltzaleen mugimendu berritura bidean
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/01/02
Urtero bezala, Topaldia jardunaldia egingo du Euskaltzaleen Topaguneak 2019 urtearen hasieran, “Topaldia 2019: euskaltzaleen mugimendun berritura bidean” izenburupean. Hurrengoa urtarrilaren 31n izango da, lehen aldiz Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukera, erronka eta arriskuek ardaztuko dute oraingoan Topaldiaren edukia.  Euskararen normalizazio prozesuan azken urteotan sortzen ari diren gogoeta, ekimen […]
Udagoieneko Ostera: zuzeneko zortzi emanaldi urriaren 27an hasita
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/10/17
Hemeretzi urte bete berritan eta hogeigarren edizioan begia jarrita, aurtengo Ostera berezia dator, ziklo berri baten iragarle. Haize freskoa dator, euskarazko sortzaileen aniztasuna eszenatokietan erakusteko asmoz. Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa plaza berrietan, formatu txiki eta handietan; Bizkaia osoan zehar zabaldu nahi du Udagoieneko Osterak geurean euskaraz egiten denaren uzta. Eta euskarazko Kultur zirkuituaren aurtengo […]
Laburbira 2018: sentsazioz josita dator
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/02/19
Otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 27an Arrasaten amaituko da. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta València. Umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste, aurtengoek dakartena. Sentsazioz jositako 8 piezekin osotu dugu aurtengo emanaldi puska; publikoari gozarazteko emozio karga bat. Hamabost urte beteko ditu aurten […]
Laburbira: filmak aurkezteko azken eguna abenduak 15
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/08
2018ko Laburbiran parte hartzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Datorren urtarrilean aukeratuko dira zirkuituaren 2018ko edizioan eskainiko diren lanak. Aurretik, esan bezala, abenduaren 15erarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. 2015etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak izan behar dute lanek. Urte osoan zehar jasotako lanekin batera aztertu eta ondoren herriz herri eskainiko diren filmak aukeratuko dira. […]
Uda films taldeak irabazi du hirugarrenez Kameratoia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/30
“Dzanga” gaiari helduta, aurkeztutako 18 taldetatik 13k bete dituzte rallyko irizpide guztiak. Uda films taldeak irabazi du Kameratoia rallyaren lehen saria, hirugarren urtez jarraian, “Tazan” laburrarekin. Durangotik Lekeitiora egin du aurten Rallyak, Euskal Zine Bileran gazteei espazio propioa eskaintzeko. Eta gazteek zinez erantzun dute: 70 gaztetik gora jo eta su aritu dira 48 orduz euskarazko laburrak […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.