Topaldia archivos - Topagunea

Euskara elkarteek Kongresuko gogoetari ekin diote Topaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/02/06
Euskara elkarteen mugimenduak 2023ko udazkenean egingo duen Kongresuaren atariko gogoeta egiteko plaza izan da aurtengo Topaldia. Santa Ageda bezperan Durangoko Plateruenan bildutako 70 lagunek urte osoan zehar hausnarketa-gai izango diren gaiak aletzen hasteko aukera izan zuten. Araba, Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko euskara elkarteetako kideak bildu dira Durangon eta bakoitzak bere inguru eta errealitatetik iritzia […]
Aniztasuna sistematikoki lantzeko proposamenak Topaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/02/10
Urteroko hitzordu ezinbestekoa da Topaldia euskaltzaleen mugimenduan. Gogoetarako eta topaketarako espazioa da urtearen hasieran egiten den jardunaldia. Aurtengoak ere izan du gogoetatik eta topaketatik, baina Covid19ak baldintzatu eta mugatu egin digu elkarrekin egoteko aukera. Urtarrilaren 28an ia ehun lagun batu gara gogoetara, batzuk Bilboko Bizkaia aretoan bertan eta beste batzuk streaming bidezko seinaleari jarraituz. Aurtengo […]
2019ko Topaldia jardunaldia, euskaltzaleen mugimendu berritura bidean
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/01/02
Urtero bezala, Topaldia jardunaldia egingo du Euskaltzaleen Topaguneak 2019 urtearen hasieran, «Topaldia 2019: euskaltzaleen mugimendun berritura bidean» izenburupean. Hurrengoa urtarrilaren 31n izango da, lehen aldiz Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukera, erronka eta arriskuek ardaztuko dute oraingoan Topaldiaren edukia.  Euskararen normalizazio prozesuan azken urteotan sortzen ari diren gogoeta, ekimen […]
Diskurtsoak aztergai izango dira Topaldian, urtarrilaren 25ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/15
Euskalgintzatik darabiltzagun diskurtsoak aztertuko dira Topaldia jardunaldian, euskaltzaleen mugimenduak urtero antolatzen duen gogoeta-saioan. 2018ko urtarrilaren 25ean egingo da Topaldia, Durangoko Landako Elkartegian, azken urteotan egin izan den modura. Herritarrak euskaltzaletzeko diskurtsoek ardaztuko dute, esan bezala, Topaldiaren 15. edizioko edukia. «Diskurtsoak: nola euskaltzaletu herritarrak?» izenburupean, euskalgintzan erabiltzen ditugun diskurtsoak aztertu eta diskurtso berriak eraikitzeko oinarriak zeintzuk izango […]
Topaldian egindako ekarpenak BAT soziolinguistika aldizkarian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/11
Aurtengo urtarrilean Durangon egindako Topaldian landutakoak jaso ditu BAT soziolinguistika aldizkariaren azken zenbakiak. Euskararen herria: zubiak eta palankak izenburupean antolatutako jardunaldian zubigintza izan zen aztergai eta Topaldian egindako zenbait ekarpen jaso ditu aldizkariak 103. zenbakian. Urtero antolatzen ditu Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia jardunaldiak eta 2017ko urtarrileko edizioan zubigintza izan zen aztergai nagusia. Hiru ikuspegitatik aztertu zen […]