Soziolinguistika archivos - Page 3 of 6 - Euskaltzaleen Topagunea

EGOD egitasmoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/14
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren enkarguz egindako Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa (EGOD) ikerketa eta ikerketatik abiatutako euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komuna aurkeztu zuten joan den martxoaren 10ean Durangon. Aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta egitasmoaren ardura izan duen Iñaki Martinez de Luna soziologoak egin zuten. Euskaltzaleen topaguneetako 20 bat ordezkarik […]
Berrikasi eta Berrikusi Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/02/08
Datorren ostiralean, otsailaren 12an, egingo da Bilbon Euskaltzaindiak antolatutako “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldia. Euskaltzaindiak mintegiaren abiapuntua Patxi Saez-ek idatzitako Elefantea ikusi gogoetan kokatu zuen, eta egindako deialdiari erantzunez hainbat ekarpen batu dira ostiraleko egitarauan. Euskaltzaleen Topaguneak eta Topalabea taldeak jardunaldian parte hartuko dute iaz argitaratutako Berrikasi eta Berrikusi txostena aurkezten. Udazkenean Lasarte-Oria, Iruñea, Getxo, […]
Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren aurkezpen bira amaitu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/18
Abenduaren hasieran egindako hiru saioekin bukatu da Berrikasi eta Berrikusi dokumentua aurkezteko hitzaldi eta mahai-inguruen zikloa. Guztira sei aurkezpen egin dira azken hiru hilabeteotan eta aipagarria izan da bai saioetan, eta baita saioen eraginez ere, gogoetak izan duen harrera. Gasteiz, Bilbo eta Tolosan egin dira abenduko aurkezpenak. Abenduaren 10ean Gasteizen mahai ingurua egin zen, Oihaneder […]
Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren aurkezpenak Gasteiz, Tolosa eta Bilbon
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/11/25
Abenduan izango ditugu Berrikasi eta berrikusi gogoeta aurkezteko urteko azken hiru saioak. Orain arte Lasarte-Orian, Iruñean eta Getxon egin dira aurkezpenak eta abenduan hiru hitzordu izango ditugu. Abenduaren 10ean, Gasteizen, Oihaneder euskararen etxean, mahai-inguruan izango ditugu Kike Amonarriz, Elena Laka eta Manex Agirre. Abenduaren 14an berriz, bi saio izango ditugu: Tolosako Kultur Etxean solasaldia egingo […]
Berrikasi eta berrikusi gogoeta aztergai Getxon
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/10/28
Berrikasi eta berrikusi gogoeta aurkezteko aurkezpenen zikloak Bizkaian izango du hurrengo geltokia. Azaroaren 5ean Getxon egingo da azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako Berrikasi eta berrikusi gogoeta aurkeztu eta haren gainean eztabaidatzeko hurrengo saioa. Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari: Dokumentu […]
Berrikasi eta berrikusi gogoetaren aurkezpen eta eztabaidak martxan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/10/22
Topalabea taldeak maiatzean aurkeztutako Berrikasi eta berrikusi gogoetaren aurkezpen eta eztabaida publikoak hasi dira jadanik. Urrian zehar bi aurkezpen egin dira Lasarte-Oria eta Iruñean eta azarotik aurrera gainontzeko aurkezpenak egingo dira (datak eta lekuak lotzen ari gara, laster iragarriko ditugu). Azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin sortu zuen Topalabe […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    87 + = 94