Soziolinguistika archivos - Page 2 of 6 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/20
Soziolinguistika Klusterrak agerkari digital berria sortu du, hamabostean behin soziolinguistikaren inguruko berriak zabalduko dituen buletin digitala. Hamabostekari honek soziolinguistikari buruzko azken albisteen, ikerketen, liburuen edota jardunaldien berri emango du, besteak beste, eta nolabait egunean egoteko aukera eskainiko du. Lehen zenbakia jadanik sarean dago eta ondoko loturan dago hurrengoak posta elektronikoz jaso ahal izateko formularioa.
Irailaren 23an, hizkuntza txikien arteko mahaingurua
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/08
Tosta herrixkaren baitan, “Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan” mahai-ingurua izango da Errenterian. Eguna: irailak 23, ostirala Ordua: 17:00 Lekua: Xenpelar Etxea Tosta osatzen dugun zazpi hizkuntza komunitateetako kideen arteko topaketa irekia izango da. Bertan, hizkuntzen errealitatea ezagutu eta erronka komunei buruz aritzeko tartea egongo da. Mahai-ingurua euskarara itzuliko da.
Udarako irakurgaiak (2016)
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/07/22
Aurreko urteetan ere egin izan dugun legez, askorentzako oporraldia hastear dagoen honetan, zenbait irakurgai proposatu nahi dizkizuegu. Mendian, hondartzan edo herrian lasai jarri eta irakurtzeko egun aproposak dira hauek, beraz, horra zenbait ideia:   Sutondoko kontuak (Txerra Rodriguez, autoedizioa) Derioko Tximintx elkarteko kide eta Emun aholkularitzako lankide den Txerra Rodriguezek 2015aren bukaeran argitaratu zuen Sutondoko […]
Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren gaineko hitzaldia Elgoibarren, apirilaren 25ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/13
Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren gaineko hitzaldia antolatu du Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak apirilaren 25ean, astelehena, Elgoibarko Kultur Etxean. Saioa arratsaldeko 7etan izango da. Udazkenean egindako aurkezpen saioak amaitu arren, tarteka Berrikasi eta berrikusi gogoetaren gaineko mintegi eta hitzaldiak antolatzen jarraitu du Topalabe taldeak eta Elgoibar izango da hurrengo hitzordua. Jakina denez, azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa […]
EGOD egitasmoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/14
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren enkarguz egindako Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa (EGOD) ikerketa eta ikerketatik abiatutako euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komuna aurkeztu zuten joan den martxoaren 10ean Durangon. Aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta egitasmoaren ardura izan duen Iñaki Martinez de Luna soziologoak egin zuten. Euskaltzaleen topaguneetako 20 bat ordezkarik […]
Berrikasi eta Berrikusi Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/02/08
Datorren ostiralean, otsailaren 12an, egingo da Bilbon Euskaltzaindiak antolatutako “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldia. Euskaltzaindiak mintegiaren abiapuntua Patxi Saez-ek idatzitako Elefantea ikusi gogoetan kokatu zuen, eta egindako deialdiari erantzunez hainbat ekarpen batu dira ostiraleko egitarauan. Euskaltzaleen Topaguneak eta Topalabea taldeak jardunaldian parte hartuko dute iaz argitaratutako Berrikasi eta Berrikusi txostena aurkezten. Udazkenean Lasarte-Oria, Iruñea, Getxo, […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.