Elkarteak archivos - Page 21 of 25 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/21
Euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketak baditu sarituak. Kimak antolatutako lehiaketa seigarren edizioan Altsasu, eta Sakanako, AEKko Itsasi euskaltegiko 45 ikasleek lehiaketara 14 lan aurkeztu zituzten (4 A mailan, 4 B mailan eta 6 C mailan). A, B eta C mailako lanik onenendako sari bana banatu du Kimak. Literatur lanak aztertu dituen epaimahaiak esan dute ez […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/30
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak, Lazkaoko Goierriko Euskal Eskolak, Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak, Itsasondoko Arbelaitz Elkarteak, Segurako Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri Elkarteak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Goierriko III. Kultur Zirkuitua aurkeztu berri dute. Hona bertatik bidali diguten oharra: 5 herri, 6 elkarte, 5 ekitaldi, zuek eta gu elkarlanean. Ordiziako Hitzaro Euskara Elkartea, Lazkaon kokatua […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/29
Jende ugari pasa da Kima euskara taldeak antolatu duen euskarazko liburuen truke azokatik. 12:00etatik 14:00etara Altsasuko Foru plazan izan da euskarazko liburuak trukatzeko aukera eta jendetza izan da handik pasa dena. Jendearen joan etorria etengabea izan da truke azokak iraun duen bitartean. Altsasuarrekin batera, aldameneko herrietakoak ere izan dira. Bost mahaitan banatuta haur, gazte eta […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/07
Euskararen aldeko auzolana Getxon Getxoko euskalgintzak martxan jarritako ekimen berria. Zergatik josi sarea?Getxoko hainbat eragilek ekimen hau jarri dugu martxan euskararen alde gabiltzanok, euskaraz lan egiten dugunok eta euskaldunok elkar ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko.Sarea josten ekimen irekia, herrikoia eta horizontala da. Irekia denez, bertan parte hartu dezakegu euskararen alde lan egiteko prest gauden euskaldun […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/01/15
Iazko harrera ona ikusita (189 parte-hartzaile), Kima euskara taldeak bigarren aldiz Komiki Mutu Lehiaketa antolatu du. Arturo Arrizabalaga, Jartur, komikilari altsasuarrak hainbat marrazkirekin komiki bat osatu du, baina “testua jartzea ahaztu zaio”. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek horixe bera egin beharko dute, Jarturren marrazkietako “ogitartekoak” betez istorioa proposatzea. Marrazkiak oinarri hartuta parte-hartzaileek irudimena erabili beharko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/12/14
Azaroaren 28an “Arabako euskara elkarte eta taldeen batzarra” egin zen Gasteizko Amaia zentroan, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren deiari erantzunez. Egun Arabako 7 Euskara Elkarte federatuta badaude ere, beste hainbat eta hainbat herri eta kuadrillatan makina bat lagun dago bere inguruan euskararen erabilerari auspoa emateko eragiletza lanetan, zenbaitzuk elkarteetan egituratuta, beste zenbait lan talde txikitan ekintzak […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    82 − = 74