Aniztasuna archivos - Page 2 of 11 - Topagunea

Auzoko jaia Soraluzen egingo da maiatzaren 5ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/20
Bosgarrenez antolatuko dugu Auzoko jaia, aurtengoa Soraluzen. Auzoko egitasmoa martxan dugun herri guztietako parte-hartzaileok urte osoan egindako lanaren erakusleiho gisara baliatzen dugu jaia, topaketarako eta elkar-ezagutzarako gune modura. Aurtengo hitzordua maiatzaren 5ean izango da, larunbatarekin, goizeko 11:00etan hasita. Gaur egun hamar herritan dago martxan Auzoko egitasmoa, eta jatorri eta hizkuntza komunitate ezberdinetako ehunka lagun ari […]
Tosta bandak Euskal Herriko lau antzokitan emanaldiak eskainiko ditu
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/18
Tosta egitasmoaren bueltan 2016 urtean sortutako Tosta bandak lau kontzertu egingo ditu apirilaren bukaeran Euskal Herrian. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan Europako atlantikoko zazpi hizkuntza komunitateetako sortzaileak jarri ziren harremanetan Tosta egitasmoan. Euskaltzaleen Topaguneak parte hartze aktiboa izan du Tosta proiektuan, bai kultur elkartrukean eta baita nazioarteko kultur egitasmo batean hizkuntzek izan behar duten […]
Aniztasunean euskaraz bizitzeko aldarria egin zuten larunbatean Antzuolan Auzoko jaian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/05/09
Auzoko egitasmoa martxan duten herrietako parte hartzaileen bilgune eta herriz herri egiten ari diren lanaren lekuko izan zen Antzuolako plaza larunbatean. Jatorri ezberdinetako herritarrek, bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi zuten jaira gerturatu ziren antzuolarren eta debagoiendarren babesarekin.  Jaiari hasiera emateko, ongi etorri ekitaldia burutu zuten herriko plazan. Idoia Ramirez Antzuolako auzokoko […]
Maiatzaren 6an egingo da Auzoko jaia Antzuolan
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/24
Antzuolan ospatuko du aurten Auzoko egitasmoak bere urteko jaia. Gaur egun 10 herritan dago martxan egitasmoa: Antzuola, Bergara, Soraluze, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gasteiz, Donostia eta Ibarran. Maiatzaren 6an Antzyolan elkartuko dira herri ezberdinetako parte hartzaileak. Jaia baina herritar guztiei zuzendua izango da. 11:30ean emango diogu hasiera. Auzoko egitasmoa bertatik ezagutzeko aukera izango da Antzuolako […]
Lingolang unitate didaktikoak Errenterian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/24
Lingolang gure herrietako hizkuntza aniztasuna azalarazteko asmoz, euskaratik, aniztasunean eta parte hartzea sustatuz sortutako proiektua da. Proiektuak bi tresna biltzen ditu: www.lingolang.net webgunea eta Lingolang uniate didaktikoak.Bi kasuetan, 3 dira proiektuaren helburuak: ikastetxeetako hizkuntza aniztasuna islatzea, herriko aniztasunaren adibide gisa, jatorri ezberdinetako hizkuntzak ezagutu eta hiztunei aitortza hori egitea, eta ikastetxe eta gurasoei aniztasuna lantzeko […]
Nazioarteko proiektuetan gure hizkuntzei lekua egiteko “gida ez-perfektua” aurkeztu dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/24
Pasa den asteartean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, TOSTA ekimenaren bi emaitza aurkeztu genituen Donostia 2016k eta Euskaltzaleen Topaguneak: batetik, nazioarteko kultur proiektuetan hizkuntza gutxituak lehenesteko “gida ez-perfektua” eta, bestetik, Tosta ekimenaren bidaia jaso duen dokumentala, Jorge Fernández Mayoralek zuzendutakoa. “Gida ez-perfektua” Nazioarteko proiektuetan ari diren eta hizkuntza gutxituekiko errespetuzko kudeaketa sustatu nahi duten kultur eragileei […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.