Aniztasuna archivos - Page 3 of 11 - Topagunea

Nazioarteko proiektuetan gure hizkuntzei lekua egiteko “gida ez-perfektua” aurkeztu dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/24
Pasa den asteartean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, TOSTA ekimenaren bi emaitza aurkeztu genituen Donostia 2016k eta Euskaltzaleen Topaguneak: batetik, nazioarteko kultur proiektuetan hizkuntza gutxituak lehenesteko “gida ez-perfektua” eta, bestetik, Tosta ekimenaren bidaia jaso duen dokumentala, Jorge Fernández Mayoralek zuzendutakoa. “Gida ez-perfektua” Nazioarteko proiektuetan ari diren eta hizkuntza gutxituekiko errespetuzko kudeaketa sustatu nahi duten kultur eragileei […]
Tostaren hizkuntzen erabilerarako gida eta dokumentala aurkeztuko ditugu gaur
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/21
2016an Tosta proiektua gauzatu genuen Donostia 2016 eta Europako Atlantikoko bestelako sei hizkuntza gutxiturekin elkarlanean. Galiziera, irlandera, eskoziar gaelikoa, kornubiera, galesera, frisiera eta euskara elkartu genituen eta, bizitako esperientzietan oinarrituta, hizkuntza irizpideen gida eta dokumentala osatu ditugu Tostako bazkideok. Gaur aurkeztuko ditugu bi lanak, Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da. “Gida ez-perfektua”, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/30
Zoragarria izan da ostegunetik igandera Errenteria blaitu duen giroa. Atlantikaldia jaialdiak modu naturalean hartu du bere barnean Tosta herrixka eta Europa atlantiarreko 7 hizkuntza komunitate gutxituetako kulturen egitaraua. Euskal Herriak, azkenik, izan du aukera uda osoan bidaian pasa duen proiektua ezagutzeko.   Euskal Herritik Galesera joandako Uxuek eta Eskoziatik Errenteriara etorritako Sophiek beren lana aurkeztuz […]
Tosta Banda eta hizkuntza aniztasunaren kanta
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/09
Tostako zazpi komunitateetako zenbait musikari eta abeslari elkartu dira azken hilabeteetan, proiektuaren babespean TOSTA BANDA osatzeko. Besteak beste, Euskal Herritik Oreka Tx taldeak hartzen du parte. Tosta Bandak kontzertua eskainiko du Errenterian, irailaren 23an, iluntzean. Zazpi hizkuntzatako kantak entzungo dituzte bertaratzen direnek, baita Tostaren kanta ere, zazpi hizkuntzaz osatua. Hala ere, azken hau hemen bertan […]
Mintzalagun, zatoz Tosta herrixkara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/09
Irailaren 22tik 25era Errenterian izango den Tosta herrixkan mintzalagun eta euskaltzale guztiek izango dute zeregina eta zerekin gozatua. Besteak beste, larunbatean, irailak 24, eguerdiko 12:00etan hasita mintzodromoa izango da. Sagardo eta gazta artean, parte hartzaileak mahairik mahai mugituko dira, bertaratutakoekin proposatutako hainbat gairi buruz arituz. Eskualdeko eta Euskal Herriko mintzalagun eta euskaltzaleentzako Errenteriara egun pasa […]
Galizian da Tosta asteburu honetan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/09
Aurreko asteburuan Frisian izan zen Tosta herrixka, eta Galizian da gaurtik igandera bitartean. Rock in Rian jaialdiarekin bat egin du hizkuntza aniztasunaren komunitateak, Rianxon. Herrixkaren seigarren eta azken aurreko porturatzea da hau, eta bi aste barru helduko da Euskal Herrira. Hiru egunez, egonaldietako sortzaileen lanak eta kultur emanaldiak izango dira Rianxon. Ia komunitate guztietan bezala, tokiko jaialdi […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

4 + 1 =