Udagoieneko Ostera

Kulturaren bidez ere euskararen erabilera sustatzen dugu, aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskainiz.

· AURKEZPENA ·

Udagoieneko Ostera kultur egitarauaren bidez, Euskaltzaleen Topagunearen helburua, Bizkaian, kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea da. Kultur eskaintza zabal honi esker, bizkaitar orok (bizkaitar ez direnek ere bai, noski) beren aisialdia euskaraz gozatzeko aukera izan dezan nahi dugu. Horretarako, era askotarikoa den eta ikus-entzule mota guztiak ase nahi dituen kultur eskaintza antolatzen dugu, nahiz eta, gazteei arreta berezia jartzen zaien. 2019.urtean, egitasmoaren 20.edizioan.

Antolatzailea

· NONDIK NORAKOAK ·

Emanaldi guztiek euskara izan dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira ezaugarri nagusiak. Era berean, Bizkaiko egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, eskualde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen da “UDAGOIENEKO OSTERA”.

Bizkaiko herrialdeaz hitz egiten dugunean, ezin dugu ahaztu hainbat eskualdez osatua dagoela eta euskarak hauetan duen presentzia ez dela bera. Batzuen eta besteen arteko desoreka, euskarak bizitza sozialean duen presentziari dagokionez, nabarmena da eta datu hori oso kontuan izaten dugu Udagoieneko Osteraren egitaraua osatzerakoan, ahal den neurrian, aldea gutxitzen laguntzeko.

Programazio hau garatu ahal izateko, zenbait laguntzailez gain, Bizkaiko Foru Aldundia izaten dugu babesle nagusi. Zalantzarik gabe, erakunde horren laguntzarik gabe oso zaila izango litzateke programazioa aurrera ateratzea.

Era berean, eskualde bakoitzean dauden Euskalgintzako eta Kultura mailako mugimenduak (Euskara Elkarteak, Udal mailako kultur programazioak, e.a.) kontuan izan ditugu egitaraua osatzerakoan, haiekin batera gure egitasmoa herrietara egokitzeko. Beste horrenbeste esan dezakegu beren dinamika propioa duten antzokien gainean ere.

Horren guztiaren bidez, aurreko edizioetan euskarazko goi-mailako kultur zirkuitua sortzea posible dela egiaztatu du Topaguneak eta oraingo edizio honetan ere maila honi eustea izan da erronka.

· BIDEOAK ·

· IRUDIAK ·

· AURREKO EDIZIOAK ·