Aniztasuna

Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira,  horietariko 100 bat Euskal Herrian. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta, beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu egin behar ditugu. Euskaratik eta euskaraz ari den mugimendua da euskaltzaleena, baina hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoa duena.

Euskal Herrian dagoen hizkuntza aniztasunaren aitortza eta biztanle guztien hizkuntzekiko errespetutik, euskara kohesio hizkuntza izatera bideratutako hainbat ekimen jarri dira Euskaltzaleen Topagunetik.  

 

Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakar eta egoera gutxiagotuan dago. Gainera, gurean beste hizkuntza ugari bizi dira, asko azken urteetan etorri diren pertsonek ekarriak. Aniztasuna, beraz, etxean daukagu. Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasiz gero, denok aberastuko gara. Eta bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara izan dadila guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza. Horixe da Euskaltzaleen Topagunearen nahia eta apustua eta helburu horrekin egiten ditu arlo honetako egitasmoak.

Euskararen komunitatera hurbiltzen diren lagunei hizkuntza harrera egiteko Auzoko egitasmoa izan zen aniztasuna lantzeko Euskaltzaleen Topaguneak sortutako egitasmo aitzindaria. Ondoren etorri dira Auzoko egitasmoari lotutako beste hainbat ekimen ere. 

hamar

Dekalogo batean jasota daude euskaltzaleen mugimenduak hizkuntza aniztasunaren gainean dituen oinarriak. 

harrera

Hizkuntza komunitatera harrera egiteko ekimen aitzindaria 2009 urtetik martxan dago hainbat herritan. 

elkarrizketa

Aniztasuna lantzeko elkarrizketa da bidea. Euskararen gaineko gizarte elkarrizketarako foroak proposatu ditugu.

· GAINONTZEKO LAN-ARLOAK ·