Mintzakuadrillak gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararekiko atxikimendua handitzeko helburua duen egitasmoa da. Gazte euskaltzaleen sarea handitu eta harreman berriak sortzeko intentzioarekin sortu zen egitasmoa 2017-2018 ikasturtean eta, ordutik, komunitate zabal bat sortu dugu.

 

Egitasmoan bi eskaintza desberdin daude:

Asteroko hitzorduak

Talde edo “Mintzakuadrilla” bakoitza astean behin ordu batez elkartu eta euskaraz aritzeko. Modu honetan inguruko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzeko beharrezko denbora eta tresnak eskaintzen ditugu.

Saio osagarriak

Hilabetean behin izaten dira. Horietako batzuk ahalduntzera lotuak daude, gazteok tresna desberdinak lor ditzagun euskaraz bizitzeko. Beste batzuk, aldiz, aisialdira lotuta daude, gure harreman sarea handitu eta “Mintzakuadrilla” desberdinen arteko ezagutza bermatzeko.

Batu zaitez Mintzakuadrillen unibertsora!

Bakoitzak erabaki, DENOK ERAGIN!

Egun Donostian, Hondarribian eta Iruñerrian dago martxan.

Zure herri, hiri edo eskualdean egitasmoa martxan jarri nahi baduzu, edo informazio gehiago zuzenean jaso, jarri harremanetan 656702651 telefonoarekin edo bete honakoa: 

Iruñerrikoa bazara eta 2021-2022 ikasturtean parte hartu nahi baduzu, hemen duzu aukera! 

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    38 + = 47