ZUREKIN OROITU NAIZ!

Liburu bat irakurtzerakoan beste pertsona batetaz oroitu zara?

Orain duzu aukera irakurri duzun liburu hori nahi duzunari oparitzeko!

 

Urriaren 13tik abenduaren 9ra bitartean joan zaitez kanpaina hau martxan dagoen liburutegi batera eta euskarazko liburu bat hartu beharko duzu. Bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatziozu mezu berezi bat. Egitasmoa amaitzean zozketa bat egingo da parte hartzaile guztien artean eta irabazlea izanez gero zuk irakurritako liburua helduko zaizu etxera, mezua itsatsirik duela.

Emaiozu sorpresa bat lagun horri!  

· ZER EGIN BEHAR DA? ·

1 - Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz!

2 - Pentsatu liburu hori nori oparituko zeniokeen.

3 - Liburua bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretzako mezu bat.

4 - Herri gzutietako fitxak jasotzean, 500* libururen zozketa egingo da eta irabazleek etxean jasoko dute oparitu nahi duten liburu hori, mezua itsasirik duela, oparitzeko prest!

5- Emaiozu sorpresa bat pertsona berezi horri!

Oharra: zozketatutako liburu kopurua parte-hartzearen eta lurraldearen araberakoak izango dira. 

· LIBURU GOMENDAGARRIEN ZERRENDA ·

· HERRI ETA ANTOLATZAILEEN ZERRENDA ·

AGURAIN - UDALA

ARANGUREN - UDALA

ASPARRENA - UDALA

ASTIGARRAGA - LIBURUTEGIA

ATXONDO - UDALA

BARAÑAIN - UDALA

BARRUNDIA - UDALA

BEASAIN - UDALA

BERRIOBEITI - UDALA

BERRIZ - UDALA

DULANTZI - UDALA

ERMUA - EUSKAL BIRUSA

GASTEIZ - UDALA

GETXO - EGIZU

IGORRE - UDALA

IRUÑEA - UDALA

LEGAZPI - UDALA

LEITZALDEA - UDALA

MALERREKA - UDALA

MAÑARIA - UDALA

MENDIALDEA - KUADRILA

ONDARROA - UDALA

ORDIZIA - HITZARO

SAKANA - UDALA

SOPELA - UDALA

SORALUZE - PIL-PILEAN

ULTZAMALDEA - UDALA

ZALDIBIA - UDALA

ZIZUR NAGUSIA - UDALA

· AURREKO EDIZIOAK ·