Sentsibilizazioa

Ezagutza-erabilera-motibazioa hirukian neurtzen da hizkuntzaren, hiztunen eta hizkuntza komunitatearen bizindarra. Hiru ardatzak lantzea behar-beharrezkoa da hizkuntza komunitateak garapena izan eta normalizazioan eragin nahi badugu. Euskaltzaleen mugimendua beti kokatu izan da erabileraren eremuan, baina hiru ardatzak guztiz elkarlotuak daude eta zaila da bata lantzen besteetan eragin gabe.

Horregatik, euskaltzalen mugimenduaren sorreratik bertatik motibazioa lantzeko ekimenek garrantzia handia izan dute eta sentsibilizazioa lan-ildo nagusietako bat izan da eta gaur egun ere bada tokian tokiko euskaltzaleen elkarteetan eta baita Euskaltzaleen Topagunean ere.

Euskaltzaleen elkarteek antolatzen dituzten ekimen guztietan, edozein dela ere jardueraren izaera, sentsibilizazioa lantzen da, beti baitago hiztunen motibazioetan eragiteko borondatea eta helburua. Baina batzuetan, zeharkako lanketatik haruntzago, sentsibilizazioa zuzenean lantzeko sortzen dira ekimenak eta horiek dira lan-arlo honetan sartzen direnak.

Era askotako ekimenak daude atal honetan: komunitatea trinkotzeko helburua dutenetatik hiztunak ahalduntzera zuzendutakoetara, tartean era guztietako erakunde eta entitateen hizkuntza praktiketan eragiteko helburua dutenak ere daudelarik. Tailerrak, afariak, kanpainak, enpresa eta komertzioetako euskara planak, hitzarmengintza… asko dira arlo honetako proiektuen adibideak.

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 23 = 29