Berriak - Page 137 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/07/03
Espainiako Gazteriaren Kontseilua (CJE) desagertuko diren erakundeen artean Administrazio Publikoen Erreformaren txostenean desagertuko diren erakundeen artean, Espainiako Gazteriaren Kontseilua dago. Erakunde hau desagertuko da Gazteriaren Institutuaren (INJUVE) barnean Kontsultarako erakunde bat osatzeko. Gobernuak esan duenez, erabaki hau hartzeko arrazoiak INJUVE erakundearekin lanak ez bikoiztea eta 4,3 milioi aurreztea dira. Erreforma honetan Gazteen Behatokiak ere kentzea […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/07/03
Gazteria esparruan, 2013. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Eskariak egiteko epea uztailaren 27a arte zabalik dago. Deialdia ikusteko: euskadi.net
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/07/03
Aurreratu genizuen bezala, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunei zuzendutako 10 eguneko bi barnetegi antolatu dituzte uda honetarako. Uztailean sartu gara dagoeneko, baina oraindik garaiz zabiltzate oporrak euskaraz eta lagun artean igarotzeko. Lehen txanda, uztailaren 18tik 28ra izango da, eta bigarrena, abuztuaren 22tik irailaren 1era. Euskaraz aritu eta bizitzeko gogoa daukan edozein izango da ongi […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/07/02
Euskaltzaleontzako jai eguna izango da irailaren 28a. Soraluzen bilduko gara Euskal Herri osoko euskaltzaleak irailaren 28an. Batu, elkartu, aldarrikatu, trukatu, ospatu! Euskaltzaleen elkarteetan biltzen gara asko, baina askoz ere gehiago gara, eta badugu egunik? euskaltzaleen egunik bada gure egutegietan? Deba bailarako euskaltzaleen elkarteak eta Euskaltzaleen Topagunea denetarako lekua izango duen eguna antolatzen ari gara  Soraluzen: […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/22
Gure herrietako hizkuntza aniztasunaren adierazle, jatorri ezberdinetako haurren grabaketak biltzen dituwww.lingolang.net webguneak. Euskaratik beste hizkuntzetarako zubia eginez, oinarrizko hitz eta esaldiak ikasteko aukera emateaz gain  aniztasuna lantzeko baliabide bat eskaintzen zaie ikastetxeei. Ekitaldian, proiektuaren laguntzaile izan diren Kutxa Ekoguneko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira, baita grabaketetan parte hartu duten herrietako hainbat […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    28 − = 19