Berriak - Page 136 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/09/10
Irailaren 28an Soraluzen ospatuko den TopaEguna aurkeztu dute gaur Donostian Soraluzeko Pil-Pilean euskara elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Deba bailarako euskara elkarteek eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako egunaren aurkezpenean Arrate Gisasola Pil-Pilean elkarteko eragileak eta Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak parte hartu dute, eta beraiekin batera izan dira Soraluzeko alkate Hiart Arluziaga eta Kukumixo asialdi taldeko Goretti Goiogana […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/09/09
GAIA: ELKARTEEN KUDEAKETA EKONOMIKORAKO TRESNAK HELBURUA: Elkarteen kudeaketa ekonomikorako tresnetan sakontzea ahalik eta erabaki ekonomiko eraginkorrenak hartu ahal izateko HARTZAILEAK: Topaguneko bazkideak orokorrean. Baina elkarteko ardura ekonomikoa duenari zuzendua gehienbat. Oinarrizko kontabilitate ezagutzak izatea gomendatzen da. IRAUPENA: 8 ordu presentzial eta ariketa praktikoetarako on-line bidezko tutoretzak bi astez. DATA: irailaren 24 eta 26an. Tutoretzak urriaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/07/10
Irriz irri, herriz herri lortua Euskal Herri larre loratua norbere forma ta kolorea Topa! Ta emaiozu balorea! eta kriskitin eta kraskitin eta larrosa eta krabelin hartu lili bat eta erantzi hostoz hosto ametsak eraiki Errioxa, Getari, Baigorri Bakio ta beste euskal herri Atoz, batu Topa Egunera Topa dagigun denok batera Irriz irri, herriz herri lortua […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/07/04
Bete-betea datorkigu 2013ko udazkena Euskaltzaleen Topagunea osatzen dugunoi. Urtero-urtero herriz herri ohikoak diren ekimenei, mugimendu modura aurreikusiak ditugun ekintza berriak gehitu dizkiegu aurten eta gogotsu ekingo diogu udaldiaren osteko lau hilabeteari. Hiru ekimen ekarri nahi ditugu gogora:      TopaEguna Soraluzen egingo dugu irailaren 28an TopaEguna. Deba bailarako euskaltzaleen elkarteak buru belarri dabiltza egunaren prestaketan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/07/04
Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaritza Batzordearen ekimenez lau batzorde martxan jartzea erabaki da udaberrian. Lau batzordeen eginkizuna da azken Kongresuan onartutako lan-ildo nagusiak garatu eta horien baitako egitasmo berriak martxan jartzea. Ondokoak dira lau batzordeak: Mugimendua: Euskaltzaleen elkarteen mugimenduaren antolaketa, aitzindaritzak, barne komunikazioa eta mugimenduaren eginkizunekin lotutakoak izango ditu aztergai batzorde honek Gogoeta-ekintza: Mugimenduaren gogoeta, elikadura, diskurtso […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 7 = 1