Berriak - Page 121 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioan aurkezteko epea zabalik dago
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/02
Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioa ospatuko da udazkenean; euskaraz egiten den zinemaren jaialdi aitzindariak beste urte batez ikus-entzunezkoen arloan egiten diren lanak erakutsiko ditu. Aurtengo edizioan parte-hartzeko aukera zabalik dago jadanik eta Zine Bilerako arduradunek beren webgunean aurkeztu dituzte oinarriak. Euskaraz egindako lanak aurkeztu ahal izango dira, 30 minutuko iraupena gainditzen ez duten ekoizpenak. Lehiaketan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/01
Hurbiltzen doa jadanik .eus domeinua erabili ahal izango dugun eguna. Lehen domeinua (Puntueus elkartearen domeinuak.eus) martxan dago jadanik eta apirilean bertan aurkeztu da prozesuaren egutegia. ICANN erakundeak 2013ko ekainaren 14an onartu zuen .eus domeinuaren eskaria eta ordurarte egindako lan guztiak balio izan zuen ibilbide berri bati hasiera emateko. Gerora, ICANNekin kontratua sinatu du prozesua gidatzen […]
Babes handia jaso du Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren diru-bilketa kanpainak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/29
Iruñerriko Mintzakide egitasmoa babesteko Goteo.org plataforman martxan jarritako diru-bilketa kanpaina duela hilabete amaitu zen. Guztira 117  babesle izan ditu kanpainak eta beraien ekarpenei esker funts nahikoak lortu ditugu egitasmoaren Web-orri berria eraikitzeko eta gure proiektua elikatzeko, laguntzeko. Hainbat lagunen babesari esker, Goteon 5.590 € lortu ditugu egitasmorako eta horrela gure hasierako helburua gainditu dugu,  bostehun […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/16
Liburuaren Nazioarteko Egunean hasita, eta ekainaren 30era arte, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa jartzen du martxan Euskaltzaleen Topaguneak, zenbait euskara elkarte, udal , liburutegi eta liburu dendarekin batera. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa, Euskal Herri osoko 42 herritan, iaz baino dezente gehiagotan. Maiatzaren 30era arte parte hartzen dutenen artean 30€ko erosketa-txeke bana zozketatuko da […]
Errepikatzeko modukoa!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/08
Pasa den asteburuan, apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herriko hainbat txokotako 20 mintzalagun elkartu ziren Etxalarren. Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalosterarte, tertulian aritzeko zein hainbat ekintza egiteko astia izan dute Mokorreko Borda baserrian, eta esan digutenez, “izugarrizko esperientzia izan da, errepikatzeko modukoa!“ Bertako arduradunekin batera, Etxalarko baso eta erreka inguruetatik ibilaldiak egin dituzte (bide batez […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 2 = 3