topagunea archivos - Page 10 of 11 - Euskaltzaleen Topagunea

Ikastaroa irailean: garenaz eta egiten dugunaren kontzientziaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/15
Irailerako formazio eskaintza berri baterako proposamena: 8 ordutako ikastaro laburra. Garenaz eta egiten dugunaren kontzientziaz Iaz antolatutako ikastaro honen saio berri bat eskainiko dugu irailaren 19 eta 20an (ostirala arratsaldea eta larunbata goiza). Non? Durangon (zehaztuko dugu lekua) Zein ordutan? Ostirala 19an (17etatik 20etara) eta larunbata 20an (9,30etatik 14,30etara) Nork eskainia? HUHEZIko Sorguneak ikertegiko Nekane […]
Udarako irakurgaiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/14
Udako oporrak hurbil direla eta, hona zenbait proposamen eta gomendio uda honetan irakurtzeko. Bestelako proposamenik egin nahi izanez gero, ondoko helbidera helarazi: info@topagunea.org   Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia (Karmelo Ayesta; Utriusque Vasconiae; 2014) Karmelo Ayestak idatzitako liburua da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluan egindako hausnarketatik abiatuta, euskaldun modura egindako ibilbidea kontatzen du; bide horretan […]
Urriaren 11an Derion izango da TopaEguna
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/10
TopaEgunaren aurtengo edizioa urriaren 11n, larunbata, ospatuko da Txorierri eskualdean, Derion. Bertako Tximintx elkarte anfitrioia, “eskualde zabala” deitu dugun Txorierri eta inguruko eskualdeetako hainbat elkarte eta Topaguneak martxotik ari gara egun horretarako egitarau aberasgarri eta erakargarriena prestatzen, eta dagoeneko esan dezakegu oso aurreratua dugula. Jai eguna izango dena, elkargune, indargune, trukegune eta ikasgune bihurtuko dugu, […]
Euskararen Nafar Kontseiluak hedabideendako diru-laguntzak lehenbailehen berreskuratzea eskatu du
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/01
Euskararen Nafar Kontseiluak atzo goizean, ekainaren 30ean, egin zuen 2014ko lehen seihilabeteko bilera. Bertan Euskaltzaleen Topagunearen ordezkaritzak parte hartu zuen eta euskarazko komunikabideen diru laguntzak berreskuratzeko eskaria aurkeztu zuen, Nafarroako Gobernuak 2012. urtean aurrekontutik ezabatu zituen diru-laguntzak errekuperatzeko eskaria. 2014. urteko aurrekontuetan eta datozen urtekoetan ere bai, diru-laguntzak esleitu eta lehenbailehen argitaratzea eskatzen da proposamenean, […]
topagunea.eus aurkeztu dugu, beste .EUS aitzindariekin batera
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/28
Gaur eguerdian aurkeztu dira Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean .EUS aitzindariak diren 92 webguneak.Aitzindari horien artean dago Euskaltzaleen Topagunea ere, eta beraz, hemendik aurrera topagunea.eus izango da euskaltzaleen sareko topagunea. Hilabeteak pasa dira jadanik Euskarak eta Euskal Kulturak bere domeinu propioa izango zuela jakinarazi zenetik eta geroztik lanean aritu da PuntuEus fundazioa domeinu hori lehenbailehen […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 84 = 93