mintzaeguna archivos - Topagunea

Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/28
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo herriko dinamizatzailearen bidez, bestela. Egitarauaren eta menuen berri jakin nahi? 
Mintza eguna zapi gorriz jantzita!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/13
Atzo izan zen Euskal Herriko mintzalagunen jaian izena emateko azken eguna. Gutxienez 120 pertsona dira bihar (larunbata) Atarrabiara etortzekoak. Ez galdu jai giroan euskaraz gozatzeko, solasteko aukera! Oraindik trenera igotzeko garaiz zabiltza! Bihar zuretzat ere izango da gozatzeko aukerarik Atarrabian. Esan genuen aurtengoa ere gogoratzeko modukoa izango dela. Sanferminei aurre hartu eta Mintzalagunok hankaz gora […]
Mintzalagunak maiatzaren 14an bilduko dira Atarrabian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/02
Gutxi falta da jadanik mintzalagunen aurtengo hitzordurako. Lehenago ere iragarri dugun moduan, Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa. Ostiralerarte (maiatzaren 6rarte) duzue bazkarirako izena emateko aukera. Izena zuen herriko mintzalagun egitasmoko arduradunaren bidez egin dezakezue edo arrate@topagunea.org helbide elektronikora […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.