laburbira archivos - Topagunea

Laburbira 2019: martxoak 18tik apirilak 17ra herriz herri
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/01/21
Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena eta zirkuitua beraien herrian izatea nahi dutenek, otsailaren 7ra arte dute eskaera egiteko aukera. Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak:   Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez) Shell phone (Miren Mujika) Zapatak (Irati Murua) Ama  (Josu Martinez) June (Arantza Ibarra) Hotzean garbitu […]
Laburbira lehiaketa: landetxean asteburu pasa irabazteko aukera
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/03/08
XV.Laburbirak irauten duen bitartean, emanaldiren bat ikusten izan diren guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Emanaldiari buruzko iritzia emanez, galdetegi erraz bat beteta, Euskal Herriko landetxe batean bi gaueko egonaldia irabazteko aukera izango dute. Zozketa 2018ko apirilaren 12an egingo dugu, Euskaltzaleen Topagunearen Durangoko egoitzan. Parte hartzeko galdetegia HEMEN Zorte on!!
Laburbira 2018: sentsazioz josita dator
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/02/19
Otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 27an Arrasaten amaituko da. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta València. Umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste, aurtengoek dakartena. Sentsazioz jositako 8 piezekin osotu dugu aurtengo emanaldi puska; publikoari gozarazteko emozio karga bat. Hamabost urte beteko ditu aurten […]
Laburbira 2018ko 8 filmak
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/01/05
Abenduan burutu zen XV.edizio honetarako filmen aukeraketa; guztira 17 lan jaso genituen 2017an zehar. Bada, aurten ere 8 filmek osotuko dute euskarazko film laburren zirkuitua eta, guztira, emanaldiak 77 minutu iraungo du. 2018ko Laburbira otsailaren 28tik martxoaren 28ra martxan izango da, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko txokotara euskal zinea hedatuz. Honakoak dira aurtengo bira […]
Laburbira: filmak aurkezteko azken eguna abenduak 15
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/08
2018ko Laburbiran parte hartzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Datorren urtarrilean aukeratuko dira zirkuituaren 2018ko edizioan eskainiko diren lanak. Aurretik, esan bezala, abenduaren 15erarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. 2015etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak izan behar dute lanek. Urte osoan zehar jasotako lanekin batera aztertu eta ondoren herriz herri eskainiko diren filmak aukeratuko dira. […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.