europa archivos - Topagunea

Hizkuntza irizpideen gida eta hiztegitxoak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Nola landu hizkuntza irizpideak kulturarteko harremanetan? Nola egin lekua gure hizkuntzari, zubi hizkuntzak erabiltzen diren esparruetan? Nola errespetatu gainontzekoen hizkuntzak? Hizkuntza irizpideen gida Tosta egitasmoaren ondare nagusietako bat, kulturarteko harremanetarako hizkuntza kudeaketarako gida proposamena izango da. Komunitate desberdinetako eragileen arteko harremanetan, tokian tokiko hizkuntzei lehentasuna emango dien hizkuntza erabilerarako eredua sortu nahi dugu. Horretarako, esperientziak […]
Zazpi hizkuntza, zazpi errealitate
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Zazpi hizkuntza komunitatek osatzen dugu Tosta ekimena: Cymraeg (galesera), Frysk (frisiera), Gàidhlig (eskoziar gaelikoa), Ghaeilge (irlandako gaelikoa), Kernewek (kornubiera), Galego (galiziera) eta euskara. Cymraeg (galesera) Hiztunak: 500.000 Lurraldea: Gales Tostako bazkidea: Celtic Neighbours Frysk (frisiera) Hiztunak: 450.000 Lurraldea: Frisia, Herbehereak Tostako bazkidea: Afûk Gàidhlig (eskoziar gaelikoa) Hiztunak: 58.000 Lurraldea: Eskozia Tostako bazkidea: Sabhal mòr ostaig […]
Tosta ekimena, Europako hizkuntza txikiak elkarlanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Tosta, Europako Atlantikoko zazpi hizkuntza txikik elkarlanean osatu dugun ekimena da. Donostia 2016rekin batera, hizkuntza aniztasuna ospatu eta aldarrikatu dugu Galizia, Gales, Eskozia, Irlanda, Kornualles, Frisia eta Euskal Herriko hizkuntzetako zenbait eragilek. Kulturgintza oinarri hartuta, urte hasieratik hona sortzaile egonaldiak eta jaialdiak antolatu ditugu komunitate guztietan. Tosta ekimena, zergatik? Proiektua osatzen dugun eragileek gure komunitateetan […]
Irailaren 22tik 25era izango da Tosta jaialdia, Errenterian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/07/10
Galesen izan zen pasa den asteburuan Tosta karga, Ceredigion herrian, Europako hizkuntza aniztasuna azaleratu eta ospatuz. Bertan aurkeztu zuen Uxue Arzelus zinegileak Hitz gutxitan dokumental laburra. Eskoziara bidean dira orain kontainerrak, datorren astean bertan izango baita jaialdia. Horrela, astiro astiro zazpi hizkuntza komunitateetan geratuko da Tosta, eta irailean helduko da Euskal Herrira. Atlantikaldia jaialdiarekin batera […]
Kornuallesen izango da Tosta jaialdia, gaurtik igandera bitartean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/17
Tosta ekimenaren bigarren jaialdia gaur, ekainaren 17an, hasiko da Kornualleseko Falmouth herrian. Bertako International Sea Shanty jaialdiarekin bat egingo du Tostak, eta bi egunez publiko zabalari eskainitako jarduera parte-hartzaileak eta zuzeneko musika emanaldiak egingo dira: Tosta Banda, Tosta kantua, tailerrak, mosaikoak, flash mob-a,  kontzertuak, street art-a, erakusketak, kantujira, zuzeneko irrati emisioak eta abar.  Jaialdien helburua, […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.