Komunikabideak archivos - Page 3 of 19 - Topagunea

Berrikuntza ugari tokiko hedabideetan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/22
Ez dakigu krisiaren bukaeraren kopla hori egia ala gezurra zen, baina azken asteotan mugimendu asko ikusten ari gara tokiko hedabideen munduan. Albiste pozgarriak denak ere. Topagunetik, bihotzez espero dugu denek ere ibilbide ezin oparoagoa izatea: Araban ARABAKO ALEA astekari berriari eman berri diote ongi etorria. Arabako euskarazko astekaria Gasteizko GEU Elkarteak, Goienak eta Berria taldeak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/19
Nafarroako 12-18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da #hankazgora!, euskara esperientzia positiboekin lotu eta gazteen artean sormena bultzatzeko helburua duena. Izan ere, lehentasunezkoa da Topagunearentzat gazteekin lan egitea, euskararen berreskurapenean paper garrantzitsua jokatzen baitute. Horregatik izan nahi ditugu bidelagun, prozesuan protagonista. Eta bidea egiteko, gazteen egunerokoan txertatu diren sare sozial eta teknologia berriak erabili […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Azken txanpan da Iruñerriko euskarazko telebista martxan jartzeko diru-bilketa kanpaina. Oraindik helburua lortzeko ekarpen gehiago jasotzea falta da eta hurrengo 10 egunetan azken bultzada emateko eskaria egitera gatozkizue. Dakizuenez azaroan ekin zion Xaloa Telebistak, Topagunea, Tokikom eta Udalbiltzaren babesarekin diru-bilketa kanpainari. Lizentzia lortu ondoren, 50.000 euro behar ditu beharrezko azpiegitura martxan jarri eta emititzen hasteko. […]
65.000  “ALEA” ereinda, 2015ean uzta oparoa
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, urtarrilaren 16tik aurrera, Araban, astero kaleratuko den ALEA aldizkari euskaldunaren “0 alea”ren banaketa masiboa egin zen. 65.000 ale banatzea zen erronka eta lortu genuen!! Arabako eragile desberdinen elkarlanari esker ALEA Arabako hamaika txokotara heldu zen! Kuadrilla guztietan banatuta (Zuian , Aiaraldean, Añanan, Lautadan, Arabar Errioxan, Trebiñun eta Mendialdean) lurraldeko 40 […]
Aio UK, kaixo HirUKa!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/09
Hil honen amaieran kaleratuko den 263. UK aldizkaria izango da azkena, eta berezia izango da goitik behera, abenduaren 22an kaleratuko da. Ukberri.net agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu egingo da. Komunikabide biok euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dugu, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko. Urtarrilean abiatuko da hiruka. UK-ren ibilaldia: 1995ean jaio zen Bizarra Lepoan aldizkaria, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/20
Katamalo musika taldeak Plateruena Durangoko Kafe Antzokian eskaini zuen orain arteko azken kontzertua, 2011. urtean. Orduko kontzertuaren grabazioarekin egin duten diskoa Durangoko Azokan salgai jarriko dute.  Aurretik, ordea, Tokikomeko hedabideei eskaini diote saltzeko, Plateruena diruz laguntzeko kanpainaren barruan. Hamarkada bat bete du Plateruena Durangoko Kafe Antzokiak, eta hurrengo urteetan ere bide beretik jarraitzeko laguntza eskatu dute. Azpiegitura eraikitzeko zorpetu […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.