Euskaltzaleen Topagunea, autor en Euskaltzaleen Topagunea - Page 254 of 257

Euskaltzaleen Topagunea  -  08/06/11
     Mintza Egunaren hirugarren ediziorako egun batzuk baino falta ez direla,  Getxon bertan egin dugu ekitaldiaren aurkezpen ofiziala. Bertan, honako lagun hauek hartu dute parte:      Koldo Iturbe, Getxoko Udaleko Kultura zinegotzia: Iturbek garrantzia handia eman dio Mintza Eguna Getxon ospatzeari. Azaldu duenez “azken urteotan aurrerapausu handiak egin ditugu euskararen ezagutzan, eta orain ekin beharreko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/06/05
Formatu txikiko kultur emanaldien zirkuitua den Kultur Errotak bere eskaintza berritu du. Urtero modura, bi eskarialdi zabaltzen zaizkie Topaguneko bazkide diren euskara elkarteei, hurrengo hilabeteetarako emanaldiak eskatzeko. Ekainaren 3tik aurrera, eskaintza zabalik dago berriro. Euskara elkarteek ekainaren 24a baino lehen eskatu beharko dituzte iraila eta abendua bitartean egin nahi dituzten emanaldiak. Lau hilabeteotan 80 emanalditik […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/05/30
Eibarren maiatzaren 29an egindako emanaldiaren argazkiak dituzue ikusgai ondoko argazki albumean:   Powered by GoodWidgets.com   Mila esker 1500. emanaldia posible egin duten guztiei: Ander Lipus, Kokein, Gilkitxaro, Asier Serrano, Lete, Portalea, Eta Kitto elkartea eta bertara hurbildutako zein hurbildu ezin izan zuten guztioi. Eta beste 1500 esker hamar urteoko gainontzeko 1499 emanaldietan parte hartu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/05/30
AED elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten. Egitarau zabala antolatu dute urte osoan zehar urteurrena ospatzeko eta maiatzaren 28an eman zuten ekitaldi horien berri Arrasaten bertan egindako ekitaldian. e3i euskara elkarteen erakusketa ibiltaria Kultur Aten jarri du AED elkarteak ikusgai eta hurrengo bi asteetan zehar izango da, ekainaren 15a arte.  AED elkartearen urteurrenari dagokionez, bloga […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/05/27
Kultur Errota kultur zirkuituak hamar urte beteko ditu aurten, eta ez da ekimenaren inguruko zenbaki borobil bakarra. Aste honetan bertan, maiatzaren 29an, 1.500. emanaldia eskainiko du hamar urte herriz herri eman dituen zirkuituak. Gertakari biak ospatzeko, ekitaldi berezia izango da 29koa. Formatu txikia eta kalitate handia Formatu txikiko baina kalitate handiko ikuskizunek osatzen dute Kultur […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    53 + = 62