euskara archivos - Page 2 of 9 - Euskaltzaleen Topagunea

Gazteek euskara nola bizi duten hausnartzeko Gune Irekia
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/10
Euskal Herri osoko gazte euskaltzaleak Donostian bilduko dira maiatzaren 5ean, Gune Irekiaren metodologia erabiliz euskara nola bizi duten hausnartzeko. Beti adin talde estrategiko modura agertu izan da gazteena euskalgintzako plangintzatan, baina nahi baino gutxiagotan izan dira gazteak beraiek hausnarketen protagonista (salbuespen azpimarragarriak salbu). Asko hitz egin da gazteetaz, baina nahi baino gutxiagotan entzun da gazteen […]
Hizkuntza ohiturak direla-eta
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/31
Duela bizpahiru urte biziki interesgarria iruditu zitzaidan gutuna irakurri nuen Egunkarian. Eibarko Aitor Gorosabelek izenpetzen zuen eskutitza eta bertan, euskararekin izan duen gatazka azaltzen zuen.  Euskal Herriko milaka gazteri gertatu zaion bezala, nahiz eta ikasketak ikastolan egin, bere harremanak gaztelera hutsean gauzatzen ziren. Horrek sortzen zion egonezina jasan ezinik, halako batean, erabaki irmoa hartu zuen: […]
Martxan dira Euskararen Ginkanak Gasteizen, Buruntzaldean eta Urola Kostan
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/10
Udazkeneko Euskararen Ginkanak abiatu dira. Azken urteotan egin den modura, Kutxa Ekogunearen eskutik antolatutako ginkanak hiru hitzodu ditu hurrengo asteotan, bat Araban eta bi Gipuzkoan: Gasteiz, Buruntzaldea eta Urola Kosta. Euskararekin eta euskaraz jolastea helburu duen ekimena bi erakunde antolatzaileok hizkuntzarekin dugun konpromisoarekin bat eginda sortu zen. Hizkuntza praktika ekologikoak sustatzeko helburuz abiatutako ekimena da […]
Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta Kameratoiko epaileak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/05
Atzo aurkeztu genuen,  Euskal Zine Bilerarekin batera, XIII. Kameratoia eta berton iragarri genuen aurtengo epaimahaia zeintzuk osotuko duten: Yogurinha Borova euskal musikari trasgresoreak eta Mikel Zumeta zine kritikariak. Biak ala biak, adituak dira ikus-entzunezkoetan eta oso aktiboak, bakoitza bere sokatik: Izen ematea urriaren 15era arte Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya Lekeition ospatuko da aurten, Euskal Zine Bilerak eta […]
 Atsolorrak sorgindu du IV.Benito Ansolako epaimahaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/28
Zaintzaren gizarteratzea eta auzolanaren berreskurapena azpimarratzen ditu Ruben Martinez Rosasek, Ereñotzuko atsolorra errituan ardaztutako dokumental egitasmoan. Urriaren 21ean jasoko du, Euskal Zine Bilerako amaiera ekitaldian, IV. Benito Ansola Saria.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    82 + = 92