Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta Kameratoiko epaileak

Atzo aurkeztu genuen,  Euskal Zine Bilerarekin batera, XIII. Kameratoia eta berton iragarri genuen aurtengo epaimahaia zeintzuk osotuko duten: Yogurinha Borova euskal musikari trasgresoreak eta Mikel Zumeta zine kritikariak. Biak ala biak, adituak dira ikus-entzunezkoetan eta oso aktiboak, bakoitza bere sokatik:

Yogurinha Borova

Yogurinha Borova

Mikel Zumeta

Mikel Zumeta

Izen ematea urriaren 15era arte

Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya Lekeition ospatuko da aurten, Euskal Zine Bilerak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean antolatuta. Kameratoian 18-35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete eta www.kameratoia.eus webgunean eman daiteke izena urriaren 15era arte.

Gaiaren eta ezaugarrien aurkezpena online

Aurtengo berrikuntzetako bat da Kameratoiaren gaia eta ezaugarriak online aurkeztuko direla; urriaren 20an, 11:00etan www.kameratoia.eus webgunean. Partehartzaileek urriaren 22ko 12:00ak arteko epea izango dute lanak entregatzeko.

Sari banaketa urriaren 28an

Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan izango da sari banaketa, urriaren 28an, 12:30etan hasita. Bertan proiektatuko dira aurkeztutako ikus-entzunezko guztiak eta epaimahaiak bertan erabakiko du zeintzuk diren hiru lan onenak: lehen sariak 1200€ jasoko ditu, bigarrenak 800€ eta hirugarrenak 600€.