Badator Mintza Eguna!

 
Bera

 Mintzalagunak, Garmendiko Bordako Gasna, txalapartariak, solaslagunak, hamaiketakoa, bertso eskolako kideak, Oharkabe taldea, Barojatarren etxea, gaztetxea, San Miguel zubiko historia eta sorginen istorioak, kalejira, bazkaria, eguraldi ona… Berako solaslagunek dena prest dute larunbateko Mintza Egunerako! Goizeko 11:00etatik aurrera, plana dugu Beran!…

eta hau, zergatik ez euskaraz?

 
muestra_9,5x9,5

 Datorren astean jarriko da martxan eta hau, zergatik ez euskaraz? sentsibilizazio kanpaina 13 herritan. Kanpaina ez da berria, hainbat euskaltzaleen elkartek egin izan baitute lehenago antzekorik. Hala ere, aurten, lehenengo aldiz egingo dute hainbat herritan batera Euskaltzaleen Topaguneak koordinatuta. Hilabetean…

Elena Laka: “Alderdiei proposamen eraikitzaileak egitea tokatzen zaie”

 
elena_azpimarran

 Alderdiei etorkizuneko ikuspegiz jokatzea eta proposamen eraikitzaileak egitea eskatu die Elena Lakak ETB1eko Azpimarra saioan. “Alderdiei proposamen positibo eta eraikitzaileak egitea dagokie, eta ez gizartearen zati handi baten kontra joatea” azaldu du Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak. Hauteskunde kanpainaren aurretik hainbat alderditatik…

Lan-poltsa osatzen

 
topagunea_bertikala

 Egitasmo berrietan egon daitezkeen lanetarako kontuan hartuko diren curriculumekin lan poltsa osatzen ari gara Euskaltzaleen Topagunean. Maiatzaren 29rarte lanpoltsa@topagunea.org helbidera bidali ditzakezue zuen curriculumak eta hurrengo urtean egon daitezken balizko kontratazioetan aintzat hartuko ditugu. Lan poltsa urtero-urtero berrituko da. Bi…

Topagunea sarean