Herriz herri antolatutako euskaltzaleen mugimendua gara. 

Askotariko egitasmoen bidez euskararen erabilera sustatzen dugu. #Euskarak365egun

Euskaltzaleen elkarteak eta euskal hiztun komunitatea saretu, indartu eta hedatzea da Euskaltzaleen Topagunearen egiteko nagusia.

Euskara erabiltzea Euskal Herrian ohikoa eta erosoa izan dadin ari da lanean euskaltzaleen mugimendua.

Euskaltzaleen Topagunea ehunka euskara elkarte eta euskaltzale taldek osatzen dugun mugimendu zabala da. Mota askotako egitasmoak antolatzen dituen gizarte mugimendu anitza da, Euskal Herrian tokian-tokian jendartearen parte hartzea ardatz duena.

Euskararen aldeko elkarte, herritar eta langile talde batek osatzen dugu Topagunea. Guztion elkarlanari esker euskarari egunerokotasunean ematen zaion lekua geroz eta zabalagoa da.

Asko eginda, gehiago egiteko!

Hizkuntza komunitate konprometitua da euskaltzaleen topagunea, euskaraz bizi nahi duen herria eraikitzen ari dena.

Euskaltzaleen Topagunea 1996. urtean sortu zen, baina lehen euskara elkarteen sorrera eta hedapena 80ko hamarkadaren erdi aldean kokatu beharra dago.

EUSKALTZALEEN MUGIMENDUA

Urtez

Euskara elkarte elkarlanean

Bazkide baino gehiago

Milaka herritarrek osatutako mugimendua da,

euskaratik eta euskaraz.

Euskaraz bizitzeko nahi pertsonal eta kolektiboak batzen gaitu

Egitea eta eragitea dira gure jardueraren ardatzak

Motibazioan eragin eta erabilera bultzatzeko egitasmoak antolatzen ditugu

EUSKALTZALEEN ELKARTEAK

Search
Filter
Reset

AGENDA 

HARREMANA

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 1 = 1