GERO ETA ALDEKO GEHIAGO

Euskaltzaleen Topagunearen helburu estrategikoetako bat da etorkizunean nafar gehienek  euskara sustatzeko jarrera baikorra izatea eta ondorioz  indarberritzeko prozesua aurrera eramateko,  hartu behar diren neurriak eta erabakiak babestea.

2016an eta 2021ean egindako azken  bi  inkesta soziolinguistikoetan datu kezkagarriak ageri ziren Nafarroan euskara sustatzeari buruzko jarreretan. 2016an jaso ziren datuen bidetik, azkenekoan,  2021ean egindakoan, % 30 alde agertu zen, %33 ez alde ez kontra, eta %37 kontra deklaratu zen.  Bistan da, zenbakiak ez direla onak euskara biziberritzea helburu dugun eragileontzat.

Kezka horretan oinarriturik  eta indarberritze prozesuak gizartearen gehiengoaren babesa edukitzea garrantzitsua dela  konbentziturik,  2021ean hasi ginen era planifikatuan lanean, ekarpena egin nahian.

Lehendabiziko urratsa euskaldunez osatutako  talde bat eratzea izan zen, Topagunearekin batera gogoetak partekatzeko eta proposamenak egiteko. Erriberakoak, Iruñerrikoak, Iparraldekoak. Horiekin aritu gara lanean bi urtez. Horrez gain, prozesuan zehar bi foro egin ditugu bestelako ahotsak entzuteko: erdaldunak, etorri berriak, gizarte mugimenduetako kideak izan dira partaide.

Iazko udaberrian, jasotako materiala dokumentu batean bildu eta hainbat eragile sozio-politikoekin hasi ginen partekatzen. 2024  urte  hasieratik, prozesu osoan zehar, ikasitakoa oinarri hartuta, Topaguneak Nafarroan euskararekiko aldekotasuna handitzeko gogoetarako txosten bat lantzen aritu gara.

Proposamena, apirilaren 17an  Iruñeko Kondestablearen Jauregian eginen diren jardunaldietan aurkeztuko dugu.

Jardunaldiak, aldekotasuna lantzerakoan kontuan hartu beharreko hainbat faktoreren inguruan bestelako gogoetak ere ekarriko ditu.

HITZALDIAK ETA MAHAI INGURUAK

Harremanak, praktikak eta afektuen zirimolak. Eduardo Apodaka. Gidaria: Marta Chamorro.

Erronkak, biziberritze prozesuarekiko interesik ez dutenekin. Argudioak eta ekintzak. Marina Massager:
Gidaria: Aingeru Epaltza.

Gero eta aldeko gehiago Nafarroan. Oskar Zapata, Iñaki Sagardoi. Gidaria: Irati Iciar.

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

Marina Massaguer Comes

Cristina Oses Zudaire

Maria Oianguren Idigoras

Harremanak, jokaerak. Maria Oianguren Idigoras, Eneko Calle Garcia, Yasmine Krhis Maansri. Gidariak: Miren Mindegia,  Martxelo Diaz.

Ildo diskurtsiboak. Cristina Oses Zudaire, Carlos Vilches Plaza, Amaia Nausia. Gidariak: Uxue Rey, Juan Kruz Lakasta.

PONENTEAK

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea (Bilbo): filosofian lizentziaduna eta soziologian doktorea da. Psikologia sozialean espezializatuta dago.

Marina Massaguer Comes (Tarragona): kataluniar filologian lizentziaduna eta soziolinguistikan doktorea.

Iñaki Sagardoi Leuza (Iruña): antropologia sozio-kulturalean doktorea.

Oskar Zapata Solano (Iruña): Nafarroako Topaguneko zuzendaria.

Maria Oianguren Idigoras (Gernika): Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroko zuzendaria da.

Carlos Vilches Plaza (Iruña): politika eta soziologiako zientzietan lizentziaduna. Soziologian doktorea.

Eneko Calle Garcia (Urduliz): gizarte hezitzailea eta garapenerako lankidetzan aditua. Foro sozial iraunkorreko kidea.

Yasmine Khris Maansri (Marseilla): Itzulpengintzako gradua, Interpretazioko masterra, Historia Garaikideko masterra.

Lur Albizu Etxetxipia (Artazu): euskal Ikasketak eta irakaskuntza masterra ikasia. Gazte mugimenduan eta mugimendu feministan ibilia.

Cristina Oses Zudaire (Azkoien): soziologoa, herritarren partaidetzan eta garapen komunitarioan espezializatua.

Amaia Nausia (Iruña): Eusko Ikaskuntzako proiektuen arduraduna da, eta hainbat
komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola Berria, Gara edo Euskalerria Irratian.