euskaltzale archivos - Euskaltzaleen Topagunea

2019ko Topaldia jardunaldia, euskaltzaleen mugimendu berritura bidean
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/01/02
Urtero bezala, Topaldia jardunaldia egingo du Euskaltzaleen Topaguneak 2019 urtearen hasieran, “Topaldia 2019: euskaltzaleen mugimendun berritura bidean” izenburupean. Hurrengoa urtarrilaren 31n izango da, lehen aldiz Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukera, erronka eta arriskuek ardaztuko dute oraingoan Topaldiaren edukia.  Euskararen normalizazio prozesuan azken urteotan sortzen ari diren gogoeta, ekimen […]
Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Arabarra, gaztea eta euskalduna? BAI, ETA ZER?  zirikatzea helburu zuen izen horren pean egin zen urtarrilaren 28an, Gasteizen, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa. Lehen aldia izan da herrialdeko Kuadrilla edo eskualde ezberdinetako gazte euskaltzaleak elkartu direna, eta parte hartzearen aldetik, proposamenak oso harrera ona izan du, 60 gazte inguru elkartu ziren goizean Oihaneder Euskararen etxean egin […]
Ermuan bagara! aldarrikatu dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/20
(Ermuko Euskal Birusa euskaltzaleen topagunearen kronika) Maiatzaren 28an, 12 ordu eta erdiz Ermuko erdigunea euskaraz bete genuen. Gure helburuak bete ziren, jai giroan Ermuan bagarela aldarrikatu genuen. Egun jendetsua eta parte hartzailea izan zen, adin guztietako jendea eta esparru ezberdinetakoa bildu baitzen plazan. Goizean kirolek, ikastaroek, mintzodromoak plaza bete zuten. Euskaldun berriek ere beraien tartetxoa […]
Ikastaroa irailean: garenaz eta egiten dugunaren kontzientziaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/15
Irailerako formazio eskaintza berri baterako proposamena: 8 ordutako ikastaro laburra. Garenaz eta egiten dugunaren kontzientziaz Iaz antolatutako ikastaro honen saio berri bat eskainiko dugu irailaren 19 eta 20an (ostirala arratsaldea eta larunbata goiza). Non? Durangon (zehaztuko dugu lekua) Zein ordutan? Ostirala 19an (17etatik 20etara) eta larunbata 20an (9,30etatik 14,30etara) Nork eskainia? HUHEZIko Sorguneak ikertegiko Nekane […]
Udarako irakurgaiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/14
Udako oporrak hurbil direla eta, hona zenbait proposamen eta gomendio uda honetan irakurtzeko. Bestelako proposamenik egin nahi izanez gero, ondoko helbidera helarazi: info@topagunea.org   Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia (Karmelo Ayesta; Utriusque Vasconiae; 2014) Karmelo Ayestak idatzitako liburua da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluan egindako hausnarketatik abiatuta, euskaldun modura egindako ibilbidea kontatzen du; bide horretan […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    61 − 54 =