
Euskaltzaleen Topagunearen 3. Kongresua
Batera jauzi!
Euskaltzaleen Topaguneren hirugarren Kongresua azaroaren 18an egingo da, Batera Jauzi lelopean. Duela 11 urte egin zuen Topaguneak bere bigarren kongresua, eta ordutik gizartea zein euskalgintza errotik aldatu direla ulertuta, hausnarketa prozesu zabal bati ekin dio euskara elkarteen mugimenduak. Etorkizunak planteatzen dizkigun erronkei aurre egin eta euskararen erabileran jauzia emateko estrategia egokia zehaztea da kongresuaren helburua.
2 adarren gainean mamitzen ari da kongresura eramango den proposamena: Elkarrizketa Taldea osatzen duten kideek abiarazitako gogoeta prozesua du oinarri batetik, eta Topaldian euskara elkarteek finkatutako lan-ildoa bestetik.
ANTOLAKETA
KONGRESU BATZORDEA

KONGRESU BATZORDEA azaroaren 18an egingo den kongresuaren antolaketaren ardura hartu duen taldea da. Hauexek batzordea osatzen duten kideak: Kike Amonarriz, Iban Arantzabal, Mikel Artola, Alaitz Billate, Julen Garate, Elena Laka, Jasone Mendizabal, Rosa Ramos, Markel Sanchez, Aitor Urkiza eta Oskar Zapata.
ELKARRIZKETA TALDEA

BATERA JAUZI gogoeta prozesuaren oinarri teorikoa Elkarrizketa Taldeak landuko du. Taldea askotariko esparruetatik datozen kideek osatzen dute; erabilerak egin dezan bide, aniztasuna hartu baitugu hizpide. “Aldaketa teoria” da prozesuaren gida metodologikoa, eta Iñigo Retolazak dinamizatzen du. Elkarrizketa taldea honoko kideek osatzen dute: Alex Vadillo, Idurre Eskisabel, Joseba Sarrionandia, Arianne Unamuno, Irati Iciar, Jasone Mendizabal, Karmelo Ayesta, Eneko Calle, Iker Atxa, Lur Urbizu, Jon Peli Etxeberria, Maddi Kintana, Iñaki Sagardoi eta Tarana Karimek.
KONTRASTE TALDEAK eta HITZALDIAK

Kongresurako bidean, eta gogoetak alor ezberdinak eta ahalik eta giza-eremu zabalenak kontutan hartu ditzan, sektore ezberdinetako eragileekin kontraste taldeak osatu dira; elkarrizketa Taldetik etorritako proposamenak aztertu eta propio sortutakoak ere gogoeta kolektibo horren baitan barneratu daitezen. Gazte, gizarte mugimendu, etorkin, arlo ekonomiko eta instituzional eta euskara erabiltzen ez duten herritarrekin osatu dira Kontraste talde hauek. Halaber, lurralde bakoitzeko lan taldeak ere eratu dira Ipar Euskal Herrian, Nafarroan, eta Bizkaian. Kontraste talde hauen ekarpena aberasteko, hainbat hitzaldi sektorial ere antolatu dira.
TOPALDIA

2023ko otsailaren 4an egin zen Topaldia Durangoko Plateruena Kultur aterpean. Azaroan egingo den kongresura bidean, Euskal Herri osoko hainbat euskara elkarteen ordezkariak bildu ginen egun osoko lan saioan, Elkarrizketa Taldearen nondik norakoen berri eman eta euskara elkarteen arteko hausnarketa propioa abiarazteko.
AGENDA
ORAIN ARTEKOAK
Abenduak 12 (2022): Elkarrizketa Taldearen batzarra Elgoibarren.
Urtarrillak 14: Elkarrizketa Taldearen lan-saioa Oreretan.
Otsailak 4: Topaldia Durangon.
Martxoak 18/19: Elkarrizketa Taldearen lan-saioa Berrizen.
Apirilak 25: Topaguneko lantaldearekin kontraste saioa.
Apirilak 26: Topaguneko bazkideekin kontraste saioa (Goizez).
Maiatzak 2: Lurraldeko kontraste saioa, Nafarroa.
Maiatzak 3: Topaguneko bazkideekin kontraste saioa (Arratsaldez).
Maiatzak 3: Lurraldeko kontraste saioa. Iparraldea.
Maiatzak 10: Lurraldeko kontraste saioa. EAE.
Maiatzak 20/21: Elkarrizketa Taldearen lan-saioa Loiolan.
DATOZEN HITZORDUAK
Ekainak 15: Topaguneako lankideen barne mintegia.
Uztailak 1: Elkarrizketa Taldearen lan-saioa.
Azaroak 18: Euskaltzaleen Topagunearen 3. kongresua.
IRADOKIZUNEN POSTONTZIA
BERRIAK
Batera Jauzi! proposamena lantzen ari den Elkarrizketa Taldeak bigarren bizikidetza lan-saio bat egingo du maiatzean.
DOKUMENTAZIOA
ALDAKETA TEORIARA HURBILPEN BAT
ELKARRIZKETA TALDE ERAGILEA: Aldaketa Teoriaren 1. bertsioa
ELKARRIZKETA TALDE ERAGILEA: Aldaketa Teoriaren 2. bertsioa
BIDEOAK
Irati Iciar: “Aldaketa Teoriaren nondik norakoak”
Karmelo Ayesta: “Euskara LAN MUNDUAN, aurrera egiteko korapiloak eta aukerak”
Oskar Zapata eta Maria Oianguren: “HIZKUNTZAREN MIÑAK: euskara bizikidetzaren ikuspegitik”
Idurre Eskisabel: “FEMINISMOAREN IKASKUNTZAK EUSKALGINTZARI”
Josu Aztiria Urtaran: “EUSKARA ETA ADIMEN ARTIFIZIALA”
Jasone Mendizabal: “Batera Jauzi prosezuaren bilakera”
BABESLEAK
KOLABORATZAILEAK

