“ERABILERAREN AROARI” hasiera ematea onartu du Euskaltzaleen Topagunearen 3.kongresuak
Hurrengo hamarkadarako lan-ildoa onartu du Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin duen 3.Kongresuan. Estrategia berriak euskararen erabileran goranzko jauzi bat ematea du helburu eta 5 ardatzetan oinarritua dago:
1. ardatza
Mugimendu euskaltzale eraldatzaile, anitz eta sendoa izatea eta herritarrak ahalduntzea: nazio mailan zein tokian toki.
2. ardatza
Harreman sare sendoak izatea, askotariko eragile eta mugimenduekin.
3. ardatza
Euskal identitate askotariko ireki eta inklusiboa sendotzeko, imajinarioa, diskurtsoak eta jokaerak berrikusi eta gizarteratu.
4. ardatza
Euskal hiztunak sortzeko eta sozializatzeko, ekimenak plazaratu eta eragin.
5. ardatza
Erabileran jauzia emateko akordio sozio-politiko-instituzional berriak bultzatu.

III. Kongresua iruditan
PONENTZIA NAGUSIAREN AURKEZPENA
KONGRESU OSOA
KONGRESURAKO ABIAPUNTUA:
BATERA JAUZI JENDARTE LABORATEGIA

Topagunearen gonbidapenari erantzunez, 2022ko abenduan Batera Jauzi Elkarrizketa Talde Eragilea eratu zen honako egitekoarekin: euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko Aldaketa Teoria diseinatzea. Elkarrizketa Talde Eragileak zazpi hilabeteko Jendarte laborategia gidatu du eta prozesuaren emaitza, Topagunearentzat ez ezik, Euskal Herri osoko gizarte zabalarentzat izan da.
BATERA JAUZI! jendarte laborategiaren emaitza 2023ko irailaren 22an ERMUAN Euskaltzaleen Topaguneak egin zuen BATZAR OROKORREAN aurkeztu zuen Elkarrizketa Talde Eragileak.
(azpian dituzue 2 txostenak irakurgai).
DOKUMENTAZIOA
Batera Jauzi Jendarte Laborategiaren emaitza (txosten laburra)
Batera Jauzi Jendarte Laborategiaren emaitza (txosten osoa)
Euskaltzaleen Topagunea III.kongresua: «Erabileraren Arorako Mugimendu Berritua”
ANTOLAKETA
KONGRESU BATZORDEA
KONGRESU BATZORDEA azaroaren 18ko kongresua antolatzeko prozesua diseinatu eta bideratzeko ardura izan du. Hauexek batzordea osatzen duten kideak: Kike Amonarriz, Iban Arantzabal, Julen Garate, Elena Laka, Jasone Mendizabal, Rosa Ramos, Markel Sanchez eta Oskar Zapata.
ELKARRIZKETA TALDEA
Topaguneak bultzatutako BATERA JAUZI jendarte laborategiaren gidaritzarako ardura, horretarako propio sortutako Elkarrizketa Talde Eragileak izan du. Zazpi hilabetez lanean jardun duen taldea askotariko esparruetatik datozen hamalau kideek osatu dute. “Aldaketa teoria” izan da prozesuaren gida metodologikoa, eta Iñigo Retolazak bide-lagunak dinamizatu du. Elkarrizketa taldea honako kideek osatu dute: Alex Vadillo, Idurre Eskisabel, Joseba Sarrionandia, Arianne Unamuno, Irati Iciar, Jasone Mendizabal, Karmelo Ayesta, Eneko Calle, Iker Atxa, Lur Urbizu, Jon Peli Etxeberria, Maddi Kintana, Iñaki Sagardoi eta Tarana Karimek.
KONTRASTE TALDEAK eta HITZALDIAK
Batera Jauzi jendarte laborategiak gizarteko sektore, sentsibilitate eta ikuspegi askotarikoak txertatu nahi izan ditu ikerketa-ekintza dinamikan. Ahalik eta gizarte eremu zabalenak barnebiltzeko helburuarekin, Elkarrizketa Talde Eragilearen unean-uneko lanketak etengabe kontrastatu dira askotariko herritar eta eragileekin. Besteak beste, honako kontraste monografikoak egin dira: gazteak, gizarte mugimenduak, etorri berriak, arlo ekonomikoa, euskara elkarteak eta euskalgintza eta eremu politiko-instituzionala. Euskararen lurralde osoan egin dira kontrasteak, Euskal Erkidego Autonomoan, Ipar Euskal Herrian. Horrez gain, Elkarrizketa Talde Eragilearen lana eta gogoeta aberasteko, adituekin hainbat hitzaldi monografiko ere antolatu dira.
TOPALDIA
2023ko otsailaren 4an egin zen Topaldia Durangoko Plateruena Kulturgunean. Elkarrizketa Talde Eragilearen Aldaketa Teoriaren lehenengo zirriborroa kontrastatzeko lehen topaketa egin zen Topaguneko bazkideekin ekarpenak jasotzeko helburuarekin.

BERRIAK
BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

KOLABORATZAILEAK