jauzi-euskaltzaleen-topagunea-kongresua

 

KONTRASTE TALDEAK

Batera Jauzi! dinamikaren eginbehar nagusienetako bat euskal ekosistemaren analisia egitea izaki, alor ezberdinetako taldeen lan-saioak antolatu dira. Kontraste taldeak deitu diogu ekinbide horri. Helburua, zehatza: euskararen erabileran jauzia ematea ahalbidetzeko, gizarteko sektore ezberdinen ekarpenak jasotzea.

EUSKARAZ EZ DAKITENEKIN osatutako lan taldeak hasi zuen Kontraste taldeen ibilbidea, otsailaren 22an, Bilbon. Harrez gero, beste hainbat lan-saio ere egin dira.

Kontraste Taldeetatik jasotako ekarpenak osatzeko, beste zenbait hitzaldi ere antolatu dira. Oskar Zapata eta Maria Oiangurenek hasi zuten zikloa; “HIZKUNTZAREN MIÑAK: euskara bizikidetzaren ikuspegitik” hitzaldiarekin. Martxoaren 7an. Karmelo Ayestak  emandako hitzaldiak,  “Euskara lan munduan, aurrera egiteko korapiloak eta aukerak”, eman zion segida zikloari. Datozen asteetan beste hitzaldi batzuk ere programatu dira.

KONTRASTE TALDEEN EGUTEGIA

EUSKARA ELKARTEAK: Otsailak 4, Durango.

EUSKARAZ EZ DAKITEN HERRITARRAK: Otsailak 22, BILBO.

ETORKINAK: Otsailak 25, EIBAR. 

GAZTEAK: Otsailak 23, DONOSTIA.

HERRI MUGIMENDUAK: Otsailak 22 eta martxoak 1, IRUÑA ETA BILBO.

LAN MUNDUA: Martxoak 2, BILBO.

TOPAGUNEAKO BAZKIDE ETA LANTALDEA:  Apirilak 25 eta 26. ERMUA.

TOPAGUNEAKO BAZKIDE ETA LANTALDEA:  Apirilak 25 eta 26. ERMUA,

NAFARROAKO KONTRASTE SAIOA:  Maiatzak 2, IRUÑA.

IPARRALDEKO KONTRASTE SAIOA:  Maiatzak 3. BAIONA.

EAE-ko KONTRASTE SAIOA:  Maiatzak 9. EIBAR.

  HITZALDIAK

Oskar Zapata eta Maria Oianguren: “HIZKUNTZAREN MIÑAK: euskara bizikidetzaren ikuspegitik”

Idurre Eskisabel: Feminismoaren ikaskuntzak Euskalgintzari.

Karmelo Ayesta: “Euskara LAN MUNDUAN, aurrera egiteko korapiloak eta aukerak”

Josu Aztiria: EUSKARA ETA ADIMEN ARTIFIZIALA