jauzi-euskaltzaleen-topagunea-kongresua

 

ELKARRIZKETA TALDEA

Batera jauzi! dinamikak, EUSKARAREN ERABILERAN jauzi bat emateko gizartean zein baldintza sortu behar diren aztertzea izan du helburu.  ALDAKETA TEORIA izeneko metodologian oinarritu du 14 kidez osatutako talde horrek (Elkarrizketa Talde Eragileak) bere eginkizuna.

Elkarrizketa Talde Eragileak landu du, gizarteko hainbat sektoretako eragilekin elkarlanean, 7 hilabate iraun duen prozesuaren emaitza teorikoa. Erabilera handitzeko zein baldintza behar diren xehatu, eta baldintza horiek eman daitezen gizarteko aktore bakoitzaren ekarpen eta zeregina zein izan behar den zehaztea izan da Elkarriketa Taldearen egitekoa. Irizpen hori oinarri hartuta landuko du orain Topaguneak azaroaren 18an aurkeztuko duen Proposamena.

 

HAUSNARKETA PROZESUAREN GIDALERROAK:

1/Hizkuntzaren erabileran eman nahi den aldaketaren zehaztapena.

2/ Gure ekosistemaren analisia.

3/ Aldaketa gauzatu ahal izateko zein baldintza bete behar diren aztertzea.

4/ Baldintza horiek eman daitezen oinarriak finkatzea.

ELKARRIZKETA TALDEKO KIDEAK

 

ELKARRIZKETA TALDE ERAGILEA

ALEX VADILLO: Gasteiztarra. Euskaltzale eta irakaslea.

ARIANNE UNAMUNO: Soraluze. Pil pilean elkarteko kidea.

ENEKO CALLE: Bilbo. Gizarte hezitzailea.

IDURRE ESKISABEL: Beasain. Kontseiluko idazkari nagusia.

IKER ATXA: Bilbo. Gizarte berrikuntzako dinamizatzaile.

IÑAKI SAGARDUI: Iruñea. Euskaltzale eta irakaslea.

IRATI ICIAR: Oñati. GEU elkarteko Lehendakaria.

JASONE MENDIZABAL: Arrasate. Topaguneako zuzendaria.

JON PELI ETXEBERRIA: Iparraldea. Kultur eduki sortzailea.

JOSEBA SARRIONANDIA: Iurreta. Idazlea.

KARMELO AYESTA: Zeberio. Ingeniaria.

LUR ARBIZU: Artazu. Ekintzailea.

MADDI KINTANA: Donostia. Kultur eduki sortzailea.

TARANA KARIM: Azerbayan. Proiektu sozialen kudeatzailea.

 

TALDE DINAMIZATZAILEA

IÑIGO RETOZALA: Eibar. Elkarrizketa Taldeko dinamizatzailea.

GOIATZ URKIJO: Idazkaritza teknikoa eta sistematizazioa. 

ANDONI URZELAI: Logistika eta ikus-entzunezkoen ekoizpena.