jauzi-euskaltzaleen-topagunea-kongresua

“ERABILERAREN AROARI” hasiera ematea onartu du Euskaltzaleen Topagunearen 3.kongresuak

Hurrengo hamarkadarako lan-ildoa onartu du Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin duen 3.Kongresuan. Estrategia berriak euskararen erabileran goranzko jauzi bat ematea du helburu eta 5 ardatzetan oinarritua dago:

1. ardatza

Mugimendu euskaltzale eraldatzaile, anitz eta sendoa izatea eta herritarrak ahalduntzea: nazio mailan zein tokian toki.

2. ardatza

Harreman sare sendoak izatea, askotariko eragile eta mugimenduekin.

3. ardatza

Euskal identitate askotariko ireki eta inklusiboa sendotzeko, imajinarioa, diskurtsoak eta jokaerak berrikusi eta gizarteratu.

4. ardatza

Euskal hiztunak sortzeko eta sozializatzeko, ekimenak plazaratu eta eragin.

5. ardatza

Erabileran jauzia emateko akordio sozio-politiko-instituzional berriak bultzatu.

Euskaltzaleen-Topagunea-III-Kongresua

III. Kongresua iruditan

PONENTZIA NAGUSIAREN AURKEZPENA

KONGRESU OSOA

KONGRESURAKO ABIAPUNTUA:

BATERA JAUZI JENDARTE LABORATEGIA

Topagunearen gonbidapenari erantzunez, 2022ko abenduan Batera Jauzi Elkarrizketa Talde Eragilea eratu zen honako egitekoarekin: euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko Aldaketa Teoria diseinatzea. Elkarrizketa Talde Eragileak zazpi hilabeteko Jendarte laborategia gidatu du eta prozesuaren emaitza, Topagunearentzat ez ezik, Euskal Herri osoko gizarte zabalarentzat izan da.

BATERA JAUZI! jendarte laborategiaren emaitza 2023ko irailaren 22an ERMUAN Euskaltzaleen Topaguneak egin zuen BATZAR OROKORREAN aurkeztu zuen Elkarrizketa Talde Eragileak.

(azpian dituzue 2 txostenak irakurgai).

DOKUMENTAZIOA

Batera Jauzi Jendarte Laborategiaren emaitza (txosten laburra)

Batera Jauzi Jendarte Laborategiaren emaitza (txosten osoa)

Euskaltzaleen Topagunea III.kongresua: « Erabileraren Arorako Mugimendu Berritua”

ANTOLAKETA

KONGRESU BATZORDEA

KONGRESU BATZORDEA  azaroaren 18ko kongresua antolatzeko prozesua diseinatu eta bideratzeko ardura izan du. Hauexek batzordea osatzen duten kideak: Kike Amonarriz, Iban Arantzabal, Julen Garate, Elena Laka, Jasone Mendizabal, Rosa Ramos, Markel Sanchez eta Oskar Zapata.

ELKARRIZKETA TALDEA

Topaguneak bultzatutako BATERA JAUZI jendarte laborategiaren gidaritzarako ardura, horretarako propio sortutako Elkarrizketa Talde Eragileak izan du. Zazpi hilabetez lanean jardun duen taldea askotariko esparruetatik datozen hamalau kideek osatu dute. “Aldaketa teoria” izan da prozesuaren gida metodologikoa, eta Iñigo Retolazak bide-lagunak dinamizatu  du.  Elkarrizketa  taldea  honako  kideek  osatu  dute:  Alex  Vadillo,  Idurre  Eskisabel,  Joseba Sarrionandia, Arianne Unamuno, Irati Iciar, Jasone Mendizabal, Karmelo Ayesta, Eneko Calle, Iker Atxa, Lur Urbizu, Jon Peli Etxeberria, Maddi Kintana, Iñaki Sagardoi eta Tarana Karimek.

INFO +

KONTRASTE TALDEAK eta HITZALDIAK

Batera Jauzi jendarte laborategiak gizarteko sektore, sentsibilitate eta ikuspegi askotarikoak txertatu nahi izan ditu ikerketa-ekintza  dinamikan. Ahalik eta gizarte eremu zabalenak barnebiltzeko helburuarekin, Elkarrizketa Talde Eragilearen unean-uneko lanketak etengabe kontrastatu dira  askotariko herritar eta eragileekin. Besteak beste, honako kontraste monografikoak egin dira: gazteak, gizarte mugimenduak, etorri berriak, arlo ekonomikoa, euskara elkarteak eta euskalgintza eta eremu politiko-instituzionala. Euskararen lurralde osoan egin dira kontrasteak, Euskal Erkidego Autonomoan, Ipar Euskal Herrian. Horrez gain, Elkarrizketa Talde Eragilearen lana eta gogoeta aberasteko, adituekin hainbat hitzaldi monografiko ere antolatu dira.

INFO + 

TOPALDIA

2023ko otsailaren 4an egin zen Topaldia Durangoko Plateruena Kulturgunean. Elkarrizketa Talde Eragilearen Aldaketa Teoriaren lehenengo zirriborroa kontrastatzeko lehen topaketa egin zen Topaguneko bazkideekin ekarpenak jasotzeko helburuarekin.

BERRIAK

III. KONGRESUA

Erabileraren arora jauzi egiteko lan ardatzak onartu ditu Euskaltzaleen Topaguneak bere III. Kongresuan.

AZKEN TXOSTENA

Ekainaren 15ean Euskara Elkarteetako hainbat ordezkarik eta Topaguneako lankideek egun osoko lan saioa egin zuten Elgoibarren, Elkarrizketa Talde Eragilearen azken txostena aztertzeko.

Batera Jauzi

Batera Jauzi prosezuaren nondik norakoak laburrean.

25. URTEURRENA

Lagun artean ospatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen 25. urteurrena

BIGARREN BIZIKIDETZA LAN-SAIOA

Batera Jauzi! proposamena lantzen ari den Elkarrizketa Taldeak bigarren bizikidetza lan- saio bat egingo du maiatzean.

TOPALDIA

Euskara elkarteek Kongresuko gogoetari ekin diote Topaldian.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

KOLABORATZAILEAK