
Kultura eta Aisialdia batzen dituen hitz jokoa da gure izena.
Euskara garatzeko helburua duten Euskal Herriko Aisialdi Elkarteen Elkartea delarik gurea, eta, besteak beste, sektorea artikulatzeko jaio gara.
Herriz herriko lana oinarri izanda, elkarrekin saretuz, nazio mailako aisialdi proiektu hezitzaile eta euskaldun batean osatuko dena.
· LAN ARLOAK·
· UDALEKUAK·
Udalekuak uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.
Kukulaisiko sarearen udalekuak era askotara antolatzen diren oporraldiak dira. Gurea, ekintza hezitzaile gisa ulertzen dugularik, euskara erabiltzen duen eta euskaraz bizi den sare aktibo batean.
Gainera, mota askotakoak daude, esaterako: batzuk egunerokoak, besteak egonaldiak eta azkenik ibiltariak ere antolatzen ditugu.