
Ei, gazte!! Gurekin lan egin nahi duzu? Urte guztian izaten ditugu ekintza ezberdinak eskaintzeko.
Haur eta nerabeen aisialdian lan egiten dugun elkarteen elkartea gara. Nazio mailakoa, eta ekintza ezberdinak antolatzen ditugu: eskolaz kanpoko kirola, ikastetxeetan eta kirolean hizkuntzarekiko sentsibilizazio tailerrak, ludoteka eta gazte lekuen kudeaketa, oporraldietako egonaldiak, familientzako tailerrak edo zure herrian egin ahal diren ekintza desberdinen dinamizazioa, besteak beste.
Gustuko duzu haur eta nerabeekin lan egitea? Zure herrian edo haratago ere joango zinateke? Horrela bada, eta hezitzaile zein begirale, kirol-entrenatzaile edo udalekuetako zuzendari titulua badaukazu, bete ezazu hurrengo inprimakia eta txertatu zure CVa.
Laster izango duzu gure berri!
KUKULAISI
Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.
