
Kukulaisirentzat ikerketa eta berrikuntza estrategikoak dira. Izan ere, proiektuen eraginkortasuna bermatzeko lehenik eta behin ingurunea ondo ezagutu behar dela uste dugu, eta ostean, ebaluazioaren bidez, proiektuak zein eragin duen ikertu, hobetu, doitu… behar dela.
Ondorioz, gure epe luzerako helburua gure proiektuak ardatz hartuta ikerketari ere garrantzia ematea da. Momentuz, eman dugun lehen urratsa gure eskaintzaren azterketa egitea izan da: hain zuzen ere, gure elkarteek euskararen erabileran eragiteko dituzten esku-hartzeak aztertu ditugu.

KUKULAISI
Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.
Zearkale Kalea 36,
8. solairua, 6.bulegoa
48260 Ermua