
Kukulaisiren helburu nagusia aisialdi euskaldun eta hezitzailearen aldeko tokian tokiko lan ezinbestekoa saretu eta indarrak biderkatzea da. Horretarako, gure bazkideen koordinazio eta saretzearen baitan egiten ditugunez gain, bereziki hiru arlotan egiten dugu lan: formazioa, profesionalen formakuntza ezinbestekoa dela uste dugulako, ikerketa, benetan eraginkorrak izateko errealitatea ezagutzea gakoa delako, eta proiektu sorkuntza, gure helburua euskararen erabilera sustatzeko eta balio hezitzaileak indartzeko esku hartzeak diseinatzea baita.
Aisialdi hezitzaile eta euskaldun bat eskaintzeko, formazioa gakoa dela uste dugu. Horregatik, bazkideekin eta bazkideentzako formazioa eskaintzen dugu Kukulaisin. Ikusi zer egiten dugun!
KUKULAISI
Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.
