Aktibazioa archivos - Página 7 de 13 - Topagunea

Egian euskaraz ekimena, sormen eskolak eta parte hartzea sustatzeko proposamenak ekainaren 16ko mintegian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/07
Ekainaren 16an Durangoko Landako elkartegian egingo da Araba eta Bizkaiko euskaltzaleen elkarteen mintegia. Iaz hasitako bideari jarraituz, hedapenerako interesgarriak diren esperientzia eta egitasmoak aurkeztuko dira mintegian eta herri gehiagotara hedatzeko zer aukera dauden aztertuko da. Hiru esperientzia aurkeztu eta beraien gainean galderak eta iruzkinak egiteko tartea hartuko da ekainaren 16ko saioan: Egian euskaraz bizi nahi […]
Ekainaren 12an Tipi-Taupa jaia Gatikan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/03
Zazpi hilabete pasa dira, ziztu bizian, Tipi-Taupa ekimena aurkeztu zenetik Gatikan. Azaroaren 15ean iragarri zen zenbait ekintza egingo zirela euskarari bultzada berria emateko, eta mugimendu bizia izan da geroztik herrian: Otsailean landatutako euskararen zuhaitza indartsu dago; Euskararen Kriseiluari, euskararen suari, hauspoa eman diote Gatikan, etxez etxe. Gogoeta prozesutik bi talde aktibatu dira Gurasolagun programa sortzeko […]
Euskarak 365 egun errifak badu zenbaki saritua
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/01/25
4547 zenbakia izan da gaur, urtarrilak 25, eguerdian egindako zozketan saritua. Urtero modura, Euskarak 365 egun ekimenaren bueltan euskaltzaleen mugimenduak antolatzen duen errifak badu zenbaki saritua beraz. Azken urteetan moduan, irabazleak gailu elektronikoen sorta bat izango du sari modura eta horrela, telebista, argazki kamera, tableta eta GPSa eskuratuko ditu.   Otsailaren 29rarteko epea izango du […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/18
«ErabiZitzea da plazara irten eta kalea gure egitea» Eta irten gara eta egin ditugu; horren adibide ditugu Elgoibar, Iruñea, Basauri, Derio, Gasteiz, Arrasate, Elgeta, Soraluze, Getxo, Erandio, Errenteria, Durango eta beste hainbat herritan… «ErabiZitzea da herriko toki-aldizkaria irakurtzea» Eta aurten, abenduaren 3an eta 4an, zortzi toki aldizkarik ohikoak ez dituzten irakurleengana heldu nahi izan dute, […]
Erabili, bizi, erabiZi
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/03
Erabizitzea da hitz egin, berba egin, solastu, mintzatzea etxetik plazara eta plazatik etxera eraman eta ekartzea sentitzen dudana eta sentitzen dudan moduan esatea Erabizitzea da sentitu, pentsatu, ekitea; batez ere, egitea eta maite zaitut, gorroto haut, tximeleta, astazakil, kikara edo maleruski esatea xedapen gehigarri bat idatzi eta emendakina aurkeztea alkateari euskaraz hitz egitea, eta alkateak […]
Egitasmo berria martxan Dima eta Gatikan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/11/24
2011ko mapa soziolinguistikoaren datuak oinarritzat hartuta Soziolinguistika Klusterrak egindako azterketaren arabera, azken 30 urteetan euskaldunen kopurua EAEn handitu egin da baina ez da ingurune guztietan bilakaera berdintsua gertatu. Esaterako, biztanleen %20-50 euskalduna den herri gehiago zeuden 2011an 1981ean baino. Aldiz, tarte horretan gutxitu egin ziren biztanleen %80 baino gehiago euskaldunak duten herriak. Arnasguneen bilakaera aintzat […]