Aktibazioa archivos - Página 5 de 13 - Topagunea

Aktibazio egitasmoak herriz-herri hedatzen doaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/05/19
Hizkuntza ohituratan aldaketak eragiteko helburuz sortutako gizarte-aktibazio egitasmoek herriz-herri hedatzen jarraitzen dute, formatu eta itxura ezberdinak hartuz. Donostiako Egia auzoan abiatutako dinamika hainbat herritara heldu da orain arte (Agurain, Hernani, Lasarte-Oria, Arrigorriaga edo Errenteriara, batzuk aipatzearren) eta hurrengo asteotan beste hainbat herritan ere egingo dituzte esperientziak. Azken egunotan martxan dauden edo laster abiatzekoak diren batzuk […]
Hizkuntza ohituratan eragiteko elkarlaneko ekimen berria aurkeztu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/05/15
Hizkuntza-ohitura eta erabilera-praktikatan eragiteko proposamen berria aurkeztu dugu Euskaltzaleen Topaguneak eta  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Udaltop udaletako euskara zerbitzuen topaketatan aurkeztu dugu proiektua, euskara zerbitzuetako arduradun eta euskararen gizarte eragileen hainbat ordezkariren aurrean. Euskarak 365 egun dinamikaren baitan euskararen erabilera soziala areagotzeko eta hizkuntza praktika berriak bultzatzeko ekimen ezberdinak bultzatuko ditugula iragarri dugu erakunde […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/11
Maiatzaren 11 eta 12an Lasarte-Orian ospatuko den Udaltop jardunaldia baliatuko dugu Euskaltzaleen Topagunea prestatzen ari den gizarte-aktibazio egitasmo berria aurkezteko. Euskarak 365 egun ekimenetik abiatuta, eta herriz herri aktibatzen ari diren dinamikak aintzat hartuta, hizkuntza praktikaren bueltan euskaltzaleak aktibatzeko proiektua da prestatzen ari garena. Egitasmoaren oinarria, euskalgintzako eragileen arteko elkarlan sare zabala izatea dugu helburu. […]
Udaltopek hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientziak jasoko ditu maiatzaren 11 eta 12an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/10
Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? Hizkuntza ohituren gaia aukeratu du Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak bederatzigarren ediziorako. Gaia aukeratzeko garaian, han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak izan dira hari mutur nagusiak. Eta esperientziekin batera, orain arte egin diren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/30
Euskarak 365 egun ekimenetik abiatuta, eta herriz herri aktibatzen ari diren dinamikak aintzat hartuta, hizkuntza praktikaren bueltan euskaltzaleak aktibatzeko proiektu bat ari gara prestatzen. Egitasmoaren oinarria, euskalgintzako eragileen arteko elkarlan sare zabala izatea dugu helburu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin ari gara proiektuari forma ematen, eta Udaltop jardunaldian aurkeztuko dugu proposamena. Era berean, Topaguneko […]
Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Arabarra, gaztea eta euskalduna? BAI, ETA ZER?  zirikatzea helburu zuen izen horren pean egin zen urtarrilaren 28an, Gasteizen, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa. Lehen aldia izan da herrialdeko Kuadrilla edo eskualde ezberdinetako gazte euskaltzaleak elkartu direna, eta parte hartzearen aldetik, proposamenak oso harrera ona izan du, 60 gazte inguru elkartu ziren goizean Oihaneder Euskararen etxean egin […]