Hizkuntza politika archivos - Topagunea

Mikel San Jose eta Beñat Etxebarriari babesa agertzeko agerraldian parte hartu du Topaguneak
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/07/03
Beñat Etxebarria eta Mikel San Jose futbol jokalariek sareetan euskarazko mezu bat zabaltzearren jaso dituzten eraso eta irainak salatu eta jokalariei babesa eskaintzeko ekitaldia egin da Bilbon, Santi Mami / San Mamés futbol zelaiaren parean. Euskaltzaleen Topaguneak ekitaldian parte hartu du, agerraldia antolatu duen Gu ere bai ekimenaren gonbidapenari erantzunez, euskaltzaleen mugimenduaren babesa agertu eta […]
Euskara erdigunera ekartzeko eskatzen diogu hurrengo lehendakariari
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/06/30
“Zer eskatuko zenioke lehendakariari?” galderari erantzun dio Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak. Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen bezperatan Eusko Jaurlaritza zuzenduko duen hurrengo lehendakariari Topagunetik egindako eskaria jasotzen da erantzunean. Jatorrizko testua Berria egunkariaren ekainaren 29ko alean argitaratu da   Ziurgabetasun handiko une zail eta konplexu batean hartuko du kargua Lehendakaritzara helduko den pertsonak. Pandemiaren ondorio […]
Berrindartu eta jauzi gogoeta argitaratu du Topalabe taldeak
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/05/22
Bost urte dira Topalabe taldeak Berrikasi eta Berrikusi gogoeta kaleratu zuenetik, euskaltzaleen mugimenduan eta euskararen normalizazioa bultzatzeko lanean ari diren eragile ezberdinetan hausnarketa bultzatzea helburu zuen dokumentua. Bost urte hauetan txostenean jasotzen ziren hausnarketek bidea egin dute eta Topalabe taldea hurrengo urratsei begira jarri da. 2019an egindako talde-lanaren emaitza izan da Topaberri aldizkariaren 67. zenbakian […]
Euskalgintzak manifestazioa egingo du ekainaren 4an Iruñean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/17
“Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu” lelopean manifestazio deialdia egin du Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak ekainaren 4rako. Iruñean egingo den manifestazioarekin, euskararentzako neurri ausartak eskatuko dira. Kontseiluko ordezkariek esan duten modura, ekainaren 4an egingo den ekimena ez da zerbait isolatua izango. Planteamendu oso bat izango du datozen urteotan behar den aldaketa eman dadin bultzatuko […]
Euskaraz bizitzeko nahiak beteko du Iruñeako Ana(h)itasuna
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/23
Larunbatean, Apirilaren 25ean ekitaldia egingo du Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna pabiloian. Arratsaldeko 18:30an izango da eta herritarrei gonbita egin diete, bertara daitezen. Gisa honetako lanak egiten espezialista taldea egon da lanean, Eneko Olasagasti zinemagile eta ekoizlea buru. Olasagastik, telebista, zinema, zein antzerkirako lan andana ekoiztu du eta eskarmentu handia du ekitaldi artistikoak antolatzen. Kontseiluko kide Maite […]