Aktibazioa archivos - Página 6 de 13 - Topagunea

Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egin zen Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/09
Arabarra, gaztea eta euskalduna? BAI, ETA ZER?  zirikatzea helburu zuen izen horren pean egin zen urtarrilaren 28an, Gasteizen, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa. Lehen aldia izan da herrialdeko Kuadrilla edo eskualde ezberdinetako gazte euskaltzaleak elkartu direna, eta parte hartzearen aldetik, proposamenak oso harrera ona izan du, 60 gazte inguru elkartu ziren goizean Oihaneder Euskararen etxean egin […]
Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egingo da urtarrilaren 28an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/19
Arabako gazte euskaltzaleak bilduko dira urtarrilaren 28an egun osoz Gasteizen egingo den “Arabarra, gaztea eta euskaltzalea. Bai, eta zer?” topaketan. Topaketaren helburua da Arabako kuadrilla ezberdinetako gazte euskaltzaleak bildu eta kuadrilletan antolatzen dituzten euskararen aldeko ekimenen berri trukatzea. Deialdi zabala egin zaie Arabako gazte euskaltzaleei. Izan ere, Araban badago euren euskaltasunaz harro egoteaz gain, euskararen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/12/01
Pausoa; mugimendua sortzen duena. Auzoko herritarrek euskaraz bizitzea erabaki dute, lehen, bigarren eta azken hitza euskaraz eginez. Astebetez euskarari eusten hasteak, urtetarako arrastoa utziko du. Mugimendua sortzen da, ehunka herritarren erabaki eta ekintzek milaka lagunen hizkuntza ohituretan eragina dutenean.   Urratsa; bakoitzak dagoen lekutik ematen duena; norberarena, propioa. Marisol eta Enriquek euskaltegian izena eman dute, […]
Euskarak 365 egun: pauso bat aurrera!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/30
Abenduaren 3a Eusko Ikaskuntzak izendatu zuen Euskararen Nazioarteko Egun 1959an. Gerora, 1995an, Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez instituzionalizatu zen eguna. Euskaltzaleen egun modura aldarrikatzen dugu abenduaren 3a, ospakuntzarako eta aldarrikapenerako eguna da. Euskarak 365 egun ditu, euskaltzaleen mugimenduak ondo daki hori, urte osoan zehar egiten duen lanak erakusten duen modura. Horregatik, beste urte batez jarri […]
Euskararen 9. maratoia asteburuan Lasarte-Orian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/20
Lau urtetik lau urtera Lasarte-Oriako euskaltzaleek erronka egiten diote bere buruari: baietz 40 ordu, etenik gabe, euskaraz! Joko olinpikoekin batera heltzen da lau urteroko hitzordua eta aurten ere heldu da; hilabete luzeetako prestaketa lanak bukatuta, asteburu hontan ospatuko da 9. Euskararen Maratoia. Larunbatean, urriaren 22an, goizeko 8etan abiatuko da aurtengo Maratoia. Ohikoa den moduan, zortzikote […]
Euskaltzaleok etorkizuna irabazteko gogoetan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/19
Larunbat honetan abiatuko dira Eguesibarko, Gasteizko eta Debako Gogoeta prozesuak Topaguneak dinamizatuta Etorkizuna irabazteko noizean behin geratu, hausnartu eta erabakiak hartu behar dira. Tokiko Euskaltzaleon Topaguneak indartzeko, euskaltzaleak trinkotzeko, euskararen erabilera indartzeko eta nola antolatu erabakitzeko garatuko dira prozesuok. Gogoeta prozesuokin euskaltzaleek hiru larunbatetan erabakiak hartuko dituzte modu parte hartzaile batean. Antolatzaileak tokiko Elkarteak (Geu […]