


Zer da Udagoieneko Ostera Hegan?
Udagoieneko Ostera Hegan 3 emanaldiz osatutako kontzertu zikloa da eta kulturaren bitartez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Aurtengoan ere, tamalez, kontzertuak publikorik gabekoak izan beharko dute nahitaez, baina ez arduratu, WEBGUNE honetan ikusi ahal izango dituzu eta lasai askoan, etxeko sofatik bertatik.
Aurten, iraganean gertatutakoa sekula ahaztu ez dezagun, oroimen historikoa izango dute ardatz emanaldiek. Horretarako, Bizkaiko 3 gune esanguratsu aukeratu ditugu: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa. MIKEL URDANGARIN, XAMANAK eta OLATZ SALVADORREN doinuei helduta iraganeko pasadizo lazgarrietara HEGAN egitera gonbidatzen zaitu Udagoieneko Osterak, ATZO gertatukoa ez dezagun ez GAUR ez BIHAR ahantzi.
3 leku, 3 kontzertu eta asmo bakarra,
kulturaz gozatzea!
EZAGUTU TOKIAK
Andikona Plaza
OTXANDIO

Memoria historikoa eta musika uztartzen ditugu Otxandioko Andikona Plazan egindako kontzertu berezi honetan.
Munoa Jauregia
BARAKALDO

Musikarien doinuak entzungo ditugu Munoa Jauregiaren handitasunak besarkatutako kontzertu honetan.
Saturraran
ONDARROA

Itsasoaren indarra eta kresala nabaritzen dira Ondarroa eta Saturraran batzen dituen kontzertu honetan.
AURREKO URTEKO MUSIKARIEN ELKARRIZKETAK
EÑAUT ELORRIETA
Ikusgai
ZEA MAYS
Ikusgai
IZAKI GARDENAK
Ikusgai
