Udagoieneko Ostera 2019

Kulturaren bidez ere euskararen erabilera sustatzen dugu, aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskainiz.

· AURKEZPENA ·

Bizkaiko Kultur zirkuituaren XX. edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urte honetan bereziki, Udagoieneko Osterak  jatorri ezberdineko euskarazko sortzaileak izango ditu zirkuituaren barruan emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna bermatuz.

Urriaren 26an Sonakay, flamenkoa eta euskal musika uztartzen dituen taldeak eta Anne Etchegoyen iparraldeko musikariak emango diote hasiera areto ezberdin bitan, bata Bilbon eta bestea Berrizen. Azaroan zehar beste lau ikuskizun gehiago antolatu dira Plentzia, Getxo eta azkena Bilboko Kafe Antzokian, non Xabi Bandinik bere disko berria aurkeztuko duen zirkuituari amaiera emanez.

· NONDIK NORAKOAK ·

Udagoieneko Osterak hogei urte daramatza Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal sortzaileak oholtza gainean jartzen. Hamarkada bi hauetan formatu txiki eta handiko hainbat ikuskizun antolatu izan dira giro ezin hobean, publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa nabarmenduz.

Aurton ere, asmo berarekin dator Udagoieneko Ostera baina lurralde eta estilo ezberdinetako uzta zabaltzeko asmoarekin ere, berdintasuna azpimarratuz. Euskal kulturaren harrobietatik sortutako antzezlan eta musikaz gozatzeko helburuarekin, tartean hainbat emakume sortzaile konsagratu izanik. Horretarako Euskaltzaleen Topaguneak zuzeneko 6 ikuskizun antolatu ditu, urriaren 26tik azaroaren 28ra bitarte, Bizkaiko areto ezberdinetan.

Sarrerak Interneten, BBKren kutxazainetan eta aretoetan bertan erosi daitezke.

Olatz Salvador eta Xabi Bandiniren zuzeneko kontzerturako sarrerak , Kafe Antzokiaren webgunean edo Ticketea atarian ere eskuratu daitezke.

· BIDEOAK ·

· IRUDIAK ·