Udagoieneko Ostera 2022: musikaren katebegiak

Katebegiek soka beraren hari-muturrak elkartzen dituzte. 2022ko Udagoieneko Ostera kontzertu zikloak 4 musika estilo ezberdinetako talde beterano eta berriak elkartuko ditu oholtza berberean, musikaren sokak etenik ez duela erakutsi eta entzuleari aparteko bidaia musikal bat eskainiz.

Bizkaiako beste horrenbeste herritan egingo dira 4 emanaldiak: BILBO (Korrontzi+Kalakan), ZALLA (Lin ton taun+Sua), IGORRE (Niko Etxart eta Hapa Hapa+Kerobia) eta BERRIZEN (La Basu+JMartina), hurrenez hurren.

Folk, Rock, Pop eta estilo Urbanoko 4 kontzertu paregabe. 8 talde guztira, ibilbide luzekoak gaur egun sortutakoekin uztartuz. 2022ko Udagoieneko Ostera kontzertu zikloak denboran kateatutako erritmoak eskaintzen dizkizu aurtengoan. Eta emanaldi bakoitza borobilduz, Jon Martinez “Txiki”-ren bakarrizketa umoretsua. Ibilbide luzea du Txikik umoregintzan eta bere azken lanarekin “40 urte eta aldapa behera” , sekulako arrakasta lortu du. Kontzertu ziklo honetarako bereziki sortutako bakarrizketa aurkeztuko du Txikik.

4 musika estilo, 8 talde eta 4 kontzertu:

Atzoko doinuak gaurko kantuekin ehunduz!

AURREKO URTETAKO MUSIKARIEKIN ELKARRIZKETAK

MIKEL URDANGARIN

Ikusgai

XAMANAK

Ikusgai

OLATZ SALVADOR

Ikusgai

EÑAUT ELORRIETA

Ikusgai

ZEA MAYS

Ikusgai

IZAKI GARDENAK

Ikusgai