Topaguneko kideak
Euskaltzaleen Topagunea herriz herri antolatuta dauden euskaltzaleen bilgunea da, euskaltzale norbanako, herrietako elkarte eta euskararen erabilera sustatzea helburu duten eragileen bilgunea.
Mugimenduaren oinarrian euskaltzaleak daude, euskara elkarteetako bazkide eta boluntarioak, euskararen komunitatea biziberritzeko beraien ekarpena egiten duten herritarrak. Horiekin batera, mugimenduaren jarduerak garatu eta hazi diren neurrian lantalde profesionala eta zuzendaritza batzordea daude bidelagunen eskutik lanean.
Herritarrak
Mugimenduaren oinarrian herritarrak daude, askotan ekimen desberdinetan bolondres moduan aritzen direnak, beti euskararen erabilera ardatz. Pertsona sare zabala da mugimenduaren euskarri, izaera kolektiboa duen olatua gara.

“Bektorea denbora da, maiztasuna, nola irauten duzun jokaera aldaketa horretan. Jokaera bakarra aldatzea kanpoan bezain zaila edo bezain erraza izango da etxean, baina irautea zailagoa da. “
Gemma Sangines/Hizkuntz ohituretan espezializatua
Bazkideak
Euskararen alde lan egiten duten elkarte asko daude mugimendu honen oinarrian, laguntza, babesa eta lana eskaintzen diotenak mugimenduak bere baitan dituen ekimen sortari. Euskararen komunitatea biziberritzeko beraien ekarpena egiten dute.
“Pazientziarena giltzarrietako bat da, batez ere elkarri tamaina hartu arte. Inoiz probatu gabe ondo ezagutzen duzun pertsona batekin lehenengoz euskaraz egiteko, egoera berezi bat sortu behar da.“
Pablo Suberbiola/Sozio-linguista, Klusterreko ikerlaria
Lan taldea
Mugimenduaren jarduerak garatu eta hazi diren neurrian lantalde profesionala ere sortu da. 35 kidek osatzen dute. Proiektu eta egitasmo ezberdinetan antolatuta dauden aditu konprometituz osatutako lantalde multidiziplinarra da.
“Krisi honi aurre egiten lagunduko digu euskarak. Aurrera egiteko, behar dugu lankidetza, eta hori ez da bakarrik harremanen eremuan gauzatzen, kulturen eta balio partekatuen eremuan ere bai“
Jasone Mendizabal/Zuzendaria
Zuzendaritza batzordea
Urte luzez euskaltzaletasunean lan egin eta eragin duen eskarmentudun pertsonez osatutako taldea da. Mugimenduaren gidaritzan esku hartzen du batzorde honek. Badaude beste batzorde batzuk, arloka antolatuta, elkarlanean mugimendua gidatzen dutenak.
“Niretzat euskaraz egitea ez da naturala izan, borondate baten ondorioa baizik”
Kike Amunarriz/Lehendakaria
Bidelagunak
Euskaltzaleen mugimendua babesten eta eusten duten eragile asko daude, sare zabal bat dago euskararen alde lanean. Euskararen erabilera abiapuntu elkarlanean aritzen gara hainbat erakunde eta elkarterekin.
“Efizientzia lortzeko lan handia egiten ari dira tokiko hedabideak”
Alaitz Artolazabal/Tokikom
“Euskara ikastea, praktikatzea eta normalizazio bidean jartzea eskubidea izan dadin ari gara lanean.”
Alizia Iribarren/AEK
HARREMANA