Dagoeneko guztiok ezagutuko dituzue potokumeak, tribuaren berbak, imhintzioka edota eroglifikoak bezalako frogak, baina kapazak izango al zinateke froga hauek Uribe Kostako hizkuntza eta kultur ondarearen inguruan gainditzen? Sortu hirukote bat eta heldu erronkari!
- 9 eta 12 urte bitarteko haurrek “Mihiluze-Txiki” kategorian parte hartuko dute
- 12 urtetik gorakoek “Mihiluze-Herritarrak” kategorian lehiatuko dira
Eta lehiaketa ondo prestatzeko, antolakuntzak erraztasun guztiak ematen dizkizue! Izan ere, azken asteotan ikasketa material berezi bat prestatu dugu zuentzat.
Multimedia aurkezpen hauetan, Uribe Kostako nagusien laguntzarekin sortutako hainbat bideo, irudi eta testu aurkituko dituzue. Materiala gero eta hobe ikasi, orduan eta errazagoa izango da Mihiluze lehiaketako frogak gainditzea!
Gogoratu hitzordu bat dugula! Mihiluze Uribe Kosta lehiaketako SAILKAPEN EKITALDIA apirilaren 5ean izango da, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 18:30ean, eta FINALA apirilaren 12an izango da, Urdulizko Kultur Etxean 19:00etan.
INFORMAZIO GUZTIA, IKASKETA MATERIALA ETA IZEN-EMATE FITXA mihiluzeuribekosta.com WEBGUNEAN AURKITUKO DUZUE. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!