TOKIKOM: webgune berria Orion, eta kanpainak Aiaraldean eta Txorierrin

Azken boladan mugimendu asko ikusten ari gara tokiko komunikabideen esparruan, eta horren adibide argiak dira azken egunotan izan ditugun hiru albiste hauek:

  • Captura de pantalla 2014-05-30 a la(s) 13.11.47Batetik, Orio eta Aiako KARKARA aldizkariak webgune berria estreinatu du. KARKARA.COM berria TOKIKOM Plataforman oinarrituta dago, eta indar handia egiten du herritarren parte-hartzean, Komunitatearen bidez. Gainera, plataforma erabili izanak erraz-erraz jarriko dio Karkarari sistema bera darabiltzen Goiena, Guaixe, Anboto eta Uriola-rekin saretzea, baita hurrengo hilabeteotan sistema bera erabiliz abiatuko diren beste agerkariekin ere.

 

  • Aikor lagun - bannerBestetik, Txorierrin, Bizkaian, laguntzaile bila hasi da AIKOR hilabetekaria. 13 urte dira aldizkaria sortu zenetik, eta beste horrenbeste irauteko ezinbestekoa dute herritarren atxikimendua. Erronka potoloa jarri diote beren buruari: baietz 1.000 laguntzaile lortu!

 

  • Azkenik, Aiaraldea.com-ek ere inguruko energiak batu nahi ditu Aiaraldea Herri Elkargoan. Bertan ere 1.000 lagunen energia ezinbestekoa dugu,  euskarazko egunkaria irakurtzen jarraitu ahal izateko, www.aiaraldea.com webgunea indartzeko, komunikabide berriak sortzeko… eta saretuko dugun elkargo horretako partaideak eta euren proiektuak indartzeko.