“Euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketa antolatu du Kontseiluak

kontseilua_filmlabur2014Euskaraz bizitzeko gogoa hedatu eta sustatzeko asmoz, film labur lehiaketa antolatu du aurten ere Kontseiluak, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan. Film laburrak irailaren 8ra arte aurkez daitezke, eta sari banaketa Donostiako Zinemaldian izango da. Era berean, aurkezten diren hamar film labur onenak Zinemaldian proiektatuko dira.

Aipatu bezala, aurkeztutako film laburrek euskaraz bizitzeko nahiari buruzkoak izan behar dute. Landu litezke motibazioa, oztopoak, pozak zein konplizitateak, besteak beste. Azken finean, euskaraz bizi nahi dugunean izaten ditugun sentipenak argitara atera nahi dituzte. Hauek dira Kontseiluak lehiaketa antolatuta landu nahi dituen eduki nagusiak:

– Euskaraz bizi nahi dut pentsamendua hedatzea, herritarrei euskaraz bizitzeko arrazoiak eskaintzea.

– Euskaraz bizi nahi duten herritarrek pairatu behar izaten dituzten egoerak agerian uztea, eta hauek eragiten dieten egonezina islatzea.

– Euskaraz bizitzea erabaki dutenen adorea eta horregatik jasotzen duten elkartasuna adieraztea.

– Euskaraz bizitzeko hautua egin ondoren sortzen eta jasotzen diren estimulu positiboak erakustea.

– Etorkizuna irabazteko Euskaraz bizi nahi dut pentsamendua iraultzailea dela azpimarratzea.

Gai hauen bueltan edozein genero landu daiteke, eta parte hartzeko bi kategoria egongo dira: profesionalak eta amateurrak. Guztira, 5.250€ banatuko dira saritan.

Parte hartzeko baldintzak eta gainontzeko informazio guztia www.euskarazbizinahidut.org webgunean aurki daitezke.
2012 urtean egin zuen lehen film laburren lehiaketa Kontseiluak eta ondoko lanak irabazi zuen:

 

Musika airean (2012ko lehen saria) from Euskaraz bizi nahi dut on Vimeo.