Irudienea archivos - Página 10 de 23 - Topagunea

Laburbira 32 herritan izango da
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/15
XIV. Laburbira 8 film labur berezirekin dator aurten. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu aurtengo edizioan; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da. Guztira 22 lan jaso zituen antolakuntzak abenduaren 20ra bitarte, eta urtarrilean aukeratu ziren aurten herriz-herri proiektatuko diren 8 film laburrak. Antolakuntzak azpimarratu du eskertu nahi die sortzaileei, beraien […]
Laburbira 2017ko 8 filmak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/20
Urtarrileko bigarren astean burutu zen XIV.edizio honetarako filmeen aukeraketa; guztira 22 lan jaso genituen abendura bitarte. Bada, aurten 8 filmek osotuko dute euskarazko film laburren zirkuitua eta, guztira, emanaldiak 77 minutu iraungo du. 2017ko Laburbira martxoaren 9tik apirilaren 12ra bitarte martxan izango da, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko txokotara euskal zinea hedatuz.   Hona hemen […]
Hogeita bi film labur aurkeztu dira Laburbirarako
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/05
Euskarazko film laburren zirkuitua martxoaren 9tik apirilaren 12ra bitarte burutuko da eta datorren astean erabakiko da jasotako hogeita bi film horietarik zeintzuk emango diren Laburbiraren XIV.edizioan. Antolatzaileak pozik dira sortzaileek emandako erantzunaz, izan ere, Laburbiraren xede nagusietako bat da euskaraz sortzen diren laburrak herriz herri ezagutaraztea. Helburu horretan sakonduz, Euskaltzaleen Topaguneak aukera zabaldu du sortzaileek […]
Mezu indartsuek irabazi dituzte XII. Kameratoiko sariak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/12/08
“Oihaneko legea” gaiari helduta, 18 taldek aurkeztu zituzten beraien lanak emandako 48 orduen barruan. Uda films taldeak eraman zuen lehen saria, bigarren urtez jarraian,  «Lege zahar» laburrarekin. Abenduaren 6an ospatu zen Irudienean XII. Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen rallyko sari banaketa. Izena emandako 23 taldetatik hemezortzik piztu zuten azkenean, piztia. Hemezortzi lan, elkarren artean arras ezberdinak jaso zituen […]
Irudienea bertan da!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Abenduaren 2tik 6ra, Durangoko Zugaza zineman, Euskal zinemagintzak azken urte honetan eman dituen lanak ezagutzeko aukera izango da. Durangoko Azoka ez da azoka soila. Antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak… euskal kulturaren unibertso zabala ikusi, ikasi eta gozatzeko plaza #DA Durango. Estreinaldiak, mahai inguruak, haurrentzako zinema euskaraz… Irudienea uztaz gainezka dator aurten ere!   Abenduak 2,  Igelak filmaren […]
Aurtengo Kameratoian 85 bat gazte arituko dira
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/28
Abenduaren 3an izango da Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyaren aurkezpena eta 6an sari banaketa. Parte hartzaileek 48 ordutan egin beharko dute film laburra eta antolakuntzari entregatu. Guztira 23 talde aurkeztu dira piztia pizteko gogoz. XII.Kameratoia basati-basatia dator! Irudienean ospatuko da laugarrenez, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean. Piztu piztia! Lemapean, aurten irudimena eta barruko “piztia” askatzera deitu ditugu […]