Irudienea archivos - Página 9 de 23 - Topagunea

Ekainak 2 da Benito Ansolarako lanak aurkezteko azken eguna
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/05/02
Hilabete barru itxiko daIV. Benito Ansola sarirako lanak aurkezteko epea, ekainaren 2an. Irabazleak 3000 euroko saria jasoko du aurkeztutako lana gauzatzeko. Euskal Zine Bileraren 2017ko ekitaldi nagusian jakinaraziko da irabazlearen izena. Betiko bi helburu sendoekin dator laugarren edizioa: euskal kultura zabaltzea eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak antolatu dute, EHUko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/05/02
Aurten, lehendabizikoz, Laburbiran lehiaketa bat antolatu dugu zirkuituko emanaldietara joan diren ikusleentzat. Zirkuituari buruzko galdera batzuk erantzunda, zuzenean zozketa batean parte hartu dute; asteburuko egonaldia bi pertsonentzat landa etxe batean. Apirilaren 25ean egin genuen zozketa Euskaltzaleen Topagunearen Durangoko egoitzan eta Nekane Agirre Zumaiarra suertatu zen irabazle. Gozatu dezala sariaz, eta ea argazkiren bat bidaltzen digun […]
Benito Ansola Sariaren IV.edizioa abian da
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/30
Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 2ra arte egongo da zabalik eta irabazleak 3000 euroko saria jasoko du aurkeztutako lana gauzatzeko. Euskal Zine Bileraren 2017ko ekitaldi nagusian jakinaraziko da irabazlearen izena.   Benito Ansolak  hiru ediziotan beka jaso duten gazteei bidea zabaldu die ikus-entzunezko berriak ekoizteko. David Zabala, Paul Urkijo eta Aitor Gametxo lekeitiarrak eta Joseba Ubeguraga gernikarra […]
Laburbira azken txanpan da 21 herritan izan ostean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/28
Aste honetan Ordizia, London, Biasteri, Azkoitia, Arbizu eta Mutriku bisitatuko ditu euskarazko film laburren zirkuituak. Datorren astean agur esango digu, azken hiru emanaldirekin: Agurainen , Elgoibarren eta Igorren.  Oraindik ikusteko aukerarik izan ez baduzu, 9 aukera geratzen zaizkizu euskarazko perla txikiez gozatzeko! Emanaldi guztien informazioa hemen duzu. Guztira 32 herritan antolatu da aurtengo Laburbira eta, […]
Laburbira  sei  herritan izango da asteon
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/14
  Gasteiz, Ultzama, Hernani, Ermua, Arespalditza, Hondarribia bisitatuko ditu euskarazko film laburren zirkuituak.  Guztira 32 herritan zehar ibiliko da Laburbira apirilaren 7ra arte; emanaldi guztien informazioa hemen duzue. Aurten Laburbira ikustera joaten direnek aukera izango dute nekazal etxe batean asteburuko egonaldia irabazteko  www.kameratoia.eus webgunean sartu eta lehiaketa iragartzen duen tokian klikatu eta galdetegi txiki bat erantzuten dutenen […]
Laburbirako ikusleek parte hartzeko lehiaketa
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/01
XIV. Laburbira 8 film labur berezirekin dator eta 32 herri bisitatuko ditu hilabete baten buruan; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da.  Ordu eta laurdeneko emanaldiak, han eta hemen, euskarazko mokadu freskoez gozatzeko. Euskarazko film laburren zirkuituak badakar, ordea, beste nobedadebat aurten: lehiaketa bat, Laburbira ikustera etortzen direnentzat pentsatua. IRITZIAREN TRUKE Emanaldiak ikustera hurbiltzen direnen […]